APIRILAREN 25EAN ZALDIBAR EZAGUTZERA GOAZ

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1694076004099 ZALDIBARKO BERBALAGUNA | 2021-04-15 10:32

zaldibarkoberbalaguna@gmail.com 1618475720817

BERBALAGUNA ELKARREKIN! Euskara bizi, erabili.

Berbalagunen apirileko ekintza osagarria.

Hilabete honen bukaera, apirilaren 25ean hain zuzen, Zaldibarko Berbalagunek herritar guztientzako irekia dagoen ekintza bat antolatu dugu, animatuko zara?

Apirilaren 25ean, domekan, goizeko 10:00ean udaletxeko plazan bilduko gara, denok batera (4 pertsonako taldeetan eta neurri guztiak betez) Zaldibarko inguruak ezagutzeko.

Familiako partaide guztiei zuzendutako ekintza da. Domeka goiza familia giroan eta euskaraz pasa nahi baduzue, ez galdu denbora eta eman izena!

Egoera dela eta, parte hartze mugatua egongo da eta Berbalagun izateak lehentasuna izango du.

Izena emateko:

Esteka honetan sartu: https://forms.gle/YqSgcSh7LkfKt4jv5

Emailaren bidez: zaldibarkoberbalaguna@gmail.com

Telefono bitartez: 688 72 29 89


Utzi iruzkina: