Gosez, eta itsasoari begira.

zalantzarenkluba 1456153823107 Zalantzaren Kluba | 2013-02-13 18:33

            Nafarroako Ospitalen Guneko sukaldea bisitatu ei zuten atzo hango Osasun Batzordeko parlamentariek. Hizkeria gehiegi gerora egingo dioten jaramonerako.

            Sukalderaino sartu zaiena, ordea, Manuel Muños da, gose greba hasi duenetik, sukalde zerbitzuaren aldaketaren kontra. Enpresa arduradunak huts horiek “normaltzat” ditu, Medicus mundi eta beste GKE batzuek osasunerako eskubidearen urraketaz ari diren bitartean. Etorkin askok ez dutela behar dena ordaintzeko dirurik, eta zerbitzutik at geratzen direla diote. Zer urrun dagoen horrelakoetan, buelta emateko, Kamerun.

            Etorkizuneko osasun zerbitzuetan pentsatzeak berogailu ezak sortarazitako dardarak areagotzen dizkidan bitartean, Benito Lertxundiren itsasoari begira imajinatzen ditut Manuel eta etorkin ugari, Iruñako hospital baten lehiotik bata, kalekantoi galduenetatik besteak. Gosez, eta itsasoari begira.


Utzi iruzkina: