HAZI bideoa

zabaldu 1456153813162 Zabaldu | 2008-06-02 16:42

Garai berriekin batera, teknologiek gure eguneroko bizitza aldatzen dute ere. Aldaketa hauek beharrezkoak dira gizakia aurrera egin nahi badu, baina berrikuntzek aldaketa asko ere ekartzen dituzte. Beraz, noraino dira onak teknologia berriak gure bizitzan? Eragozpen gehiago dakarte abantaila baino?

 

Beti bezala, galdera honen aurrean hainbat iritzi sortuko ziren, bai alde, zein kontra. Noraino da beharrezkoa teknologien garapena? Eta noraino da interes ekonomiko hutsa? Ikus dezagun informatika arloa, egunero agertzen dira pieza berriak eta pasaden astean erositako ekipoa zahartuta dago jadanik.

 

Komunikazioen kasuan, argi dago bere oraina eta etorkizuna Interneten dagoela. Web 2.0 eta datorren Web 3.0 ala erakusten dute. Beraz gure lana teknologia berri hauei moldatzea da eta ahal dugun bezain beste ikasi gero praktikan jartzeko. Internet mundua ez da gelditzen ezta inori itxaroten.



Utzi iruzkina: