Blogen analisia

zabaldu 1456153813162 Zabaldu | 2008-06-02 17:15

Ubuntips

 

Diseinu oso sinplea dauka, baina bere lana oso ondo betetzen du eta egunero zintzilikatzen dute albiste berriren bat GNU/Linux munduari buruz. Albiste gehienak lotura erabilgarriekin doaz gaian sakondu nahi baduzu. Ala ere ez da oso “eye-candy” esaten den bezala eta nire ustez atal hori gehiago zaindu beharko lukete.

 

Todo Series

 

Blog hau (bere izena adierazten duen bezala) telesailei buruz datza. House, Lost, Prison Break, Heroes eta beste telesail batzuei buruzko informazioa eskaintzen dute une oro. Ikaragarria da bloga eguneratzeko daukaten bizkortasuna, badirudi ez dutela lo egiten. Diseinuari buruz; urdina, beltza eta zuria nahasten dute eta emaitza erakargarria lortzen dute.

 

Nacho Vigalondo

 

Hurrengo blog honetan, Nacho Vigalondo zinegileak bere burutapenak eta gogoetak plazaratzen ditu. Aldi berean bere filmei buruzko informazioa kaleratzen du nahi duenak berarekin komentatzeko. Blog polita eta sinplea da, baina zeharo gomendagarria barre batzuk egiteko eta zinegile bitxi honen karrera jarraitzeko.

 

Lost blog

 

Telesail honen jarraitzaile sutsua naiz eta blog hau nire lehenbiziko geltokia da telesailari buruz edozer jakiteko.Elkarrizketak, spoilerrak, sneek peekak, kapituluei buruzko informazioa, edozer. Gainera, diseinua, telesailaren estiloa jarraitzen du, tonu ilunak berdearekin nahastuz. Derrigorrezko geltokia Losten jarraitzaileentzat..

 

Inondik Inora

 

Azkenik, klaseko kide baten bloga komentatuko dut: Inondik inora. Gorria, zuria eta beltza nahasten dituen diseinua aukeratu du, honek indarra ematen dio blogaren itxurari. Postei buruz, ia klaseko jende guztia bezala, eskatzen dizkiguten lanak igo egiten ditu eta behin edo behin bere burutazio pertsonalak igotzen ditu. Egiozue bisitatxo bat!


Utzi iruzkina: