Materialak

xobexobe 1456153792499 xobexobe | 2010-12-21 15:46

@font-face { font-family: "Times New Roman"; }@font-face { font-family: "Arial"; }@font-face { font-family: "Comic Sans MS"; }@font-face { font-family: "Berlin Sans FB"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: "Times New Roman"; }table.MsoNormalTable { font-size: 10pt; font-family: "Times New Roman"; }div.Section1 { page: Section1; }

Materialak dira objektu edo produktu guztiak osatzen dituzten substantziak. Horrela, produktuak materialez fabrikatzen direnez, gure inguruko bazter guztietan daude.

 

Hauek dira material ohikoenak: zura, hormigoia, adreilua, altzairua, plastikoa, beira, kautxua, aluminioa, kobrea eta papera.

 

Hainbat modutara sailkatu daitezke materialak; esate baterako, jatorriaren arabera sailkatu daitezke, naturaletan eta artifizialetan.

 

Material naturalak dira naturatik zuzenean lortzen direnak, erabili ahal izateko forma egokia eman eta haiei lotuta dauden beste batzuetatik askatu besterik egin behar ez direnak; esaterako, harria eta zura.

 

Material artifizialak zenbait produktuz osatuta daude. Material horiek hauts, ore edo zenbait prozesuren bidez lortutako solido gisa aurki daitezke.


Utzi iruzkina: