gure e-mailak nonahi

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-11-29 22:39

Epa denoi!!!!

Gaurkoan, gure web 2.0ko irakasle den Joxe Arantzabalek, artikulu bat bidali digu gero hemen iruzkin txiki bat egin dezagun.

Artikulu hori Aritz Gorrotxategik idatzi zuen el diario vasco-n, eta "Bake spamak" du izena. bertan bere helbide elektronikora heldutako e-mail susmagarri bati buruz mintzatzen zaigu. Berau BAKETIK erakundeak igorri zion, baina Jonan Fernandez agertzen zenez, erakunde misteriotsu horren eta Elkarriren artean lotura bat zegoela susmatu zuen.

Aritzek bere e-maila nola demontre lortu zuten galdetzen zioten bere buruari etengabean. Izan ere, gero eta gehiago dira inungo binkulorik eduki gabe gure helbide elektronikora heltzen diren e-mailak. Guk nahi eta pentsatzen dugun baino leku gehiagotan dauzkate gure datuak, eta horren ondorioak positiboak baino negatiboagoak dira gure interesntzat.

Amaitzeko, bakea lortzeko edota hau zabaltzeko internet ez da biderik onena, zeren eta bake propaganda asko egoteak, ez du bakea gertuago egootea ziurtatzen, ezta gutxiago ere.

Beste bat arte, ta ondo ibili!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: