Blogen komentaketa

xgrenbloga 1456153777854 XGren bloga | 2006-10-12 02:47

Joxe irakasleak, www.aurki.com webgunean saltseatzera gonbidatu gaitu, gero gehien harritu gaituzten blogen komentaketa eiteko.

Musika arloan kuxkuxeatu ostean, arrasateko talde baten blogak deitu dit arreta. Euskaraz dago idatzita eta taldearen deskripzio txiki batez  gain 3 abesti oso interesgarri entzun daitezke bertan.taldearen izena 5 Twisters da eta bloga danbaka musika lehiaketaren webgunean aurkitu daiteke. Hona hemen blogaren URLa.

http://www.danbaka.com/albisteak/5-twisters

Beste blog interesgarri bat honakoa da: http://www.dantzan.com/blogak/kezka/ipuruan-ere-eskilara-mekanikoak-inauguratzen

Bertan Eibarren eskailera elektrikoei buruzko artikulu bat ageri da, argazkiz josia. Bertan inaugurazioan dantza egin zuten dantzarietariko baten iritzia ageri da, besteak beste eskailera bati dantza egitea gauza absurdua dela esanez.

Hirugarren bloga honako da: http://www.eitb24.com/portal/eitb24/noticia/eu/kultura/musika-pablo-milanes--raphael--albert-pla-eta-jorge-drexler--arri?itemId=B24_14687&cl=%2Feitb24%2Fcultura&idioma=eu

bertan arriaga antzokiak ekarriko dituen artisten zerrendaketa bat aurki daiteke. besteak beste, honako artista hauek daude: Pablo Milanes, Raphael, Albert Pla eta Jorge Drexler. ez dira nire musikari gustokoenak, baina tira, izen handiko artistak direnez.interesgarria iruditzen zaien jende asko egongo da.

Hona hemen 4.bloga: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2006-10-06&orria=050&kont=005

Hemengo blog honetan Arrasateko maritxu kajoi ospakizunaren egitaraua eta deskribapena ageri dira. Ni arrasatekoa naizenez oso ezaguna suertatzen zait. Aurten sekulako juerga bota dugu eta irrikitan gaude datorren urteko noiz helduko zai. Txarrena, urtero bezala kanpoko jenede anitz zegoela ( batipat gauen) eta ia ezinezkoa egiten gustora juerga botatzea.


Utzi iruzkina: