Etxez aldatu gara!

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2016-11-02 09:56

Kaixo, Xerezadezaleok:

Albiste pila dakarkizuegu:

1) Etxe berri batera aldatu gara! Urte batzuk Blogak.com-en goxo-goxo eman eta gero, etxe bat, geurea, hartu dugu, handiagoa, eta izugarri polita. Beraz, aurrerantzean Xerezade.org gunean aurkituko dituzue gure podkasataren atalak, argazkiak, albisteak eta gauza gehiago. Oraindik ez ditugu blogak.com-en genituen atal guztiak blog berrira pasatu, baina apurka-apurka egingo dugu. Edozelan ere, aurrerantzean gure atal berri guztiak hortxe jarriko ditugu.

2) Gure bigarren nobedadea da Xerezaderen Youtubeko kanala ere badugula! Aurrerantzean, hor ere argitaratuko ditugu gure podkastaren atal berriak.

3) Hirugarren albistea,  Xerezade Facebooken ere badagoela!

4) Eta, azkenik, baten batek oraindik ez badaki, laster datorrela gure 4. Xerezadejaia! 2016ko ekainean bost urte bete genituen, eta urtea amaitu orduko ospatu nahi dugu zuekin eta lagun ilustre pila batekin! Azaroaren 11n izango da iluntzeko 20:00etan, Bilboko Hika Ateneoan.

Xerejaia2016Kartela

5) Azkenik, goian esandako tokietan (blog berrian eta youtube-n) daukazue gure azken atala, labetik atera berri-berria: Iban Zalduaren "Madrid-Roma 2646 hegaldia".

On egin!!


Utzi iruzkina: