Komunikatzaile baten Dekalogoa
Arratsalde On! Dagoeneko udara amaitu da eta ikusentzunezko komunikazioko graduan hasi berri gara. Honekin batera, tamalez, etxerako lanak ere iritsi dira eta komunikazioarekin lehen kontaktu akademikoa bizitzeko, komunikatzaile batek izan beharko lituzkeen hamar bat puntuz osaturiko dekalogo bat idaztea bidali digute, beraz, gatozen harira.
-
Originaltasua: Gaur egun interneta guztiz zabalduta dago munduan zehar eta ideia berriak dituzten gazte askok beraien txokoa aurkitu dute sare handi honetan. Beraz, beraiek lortu baldin badute, zuk zergatik ez? Ziur nago noizbait telebistan zer ikusi ez zenekiela eta halako batean, "zapping" egiten ari zaren bitartean, ohikoa ez den zerbait ikusten duzula une batez. Mandoaren botoia sakatu eta kate bertara itzultzen zara. Ideia berri hauek dira jendea erakartzeko modurik azkarrena, denok aspertuta baikaude betiko telesail berdinetaz.
-
Itxura: Komunikatzaile batek ez du hitzez bakarrik transmititzen eta honekin ez dut esan nahi egurero dotore-dotore jantzi joan behar denik, norberak bere komunikatzeko asmoarekin bat datorren janzkera bilatu behar duela baizik. Horregatik norberaren itxura oso garrantzitsua da. Nahiz eta zuk kamara baten aurrean jartzeko asmorik ez izan, janzkera egoki batek denerako lagunduko zaitu.
-
Konfidantza: Norberaren burua maitatu egin behar da, konplejoak alde batera uztiz. Zuk ez baduzu konfidantza zugan, nork eduki behar du? Zure "akatsak" estaltzen sahiatzen bazara etengabe nabariagoak egingo dira eta aurrekoari inpresio okerrago bat emango diozu. Jendeak zu errespetatzeko, zuk zeuk errespetatu behar duzu zure burua. Nire ustez, puntu hau eguneroko bizitzan aplikatu beharko zen batez ere.
-
Hasiera sinpleak izan: Inor ez da ikasia jaiotzen. Puntu honi buruz ez dago gehiegi esaterik. Hodei Arrausi kazetariak hitzaldi batean kontantu zigun bezala, gaur egun TV3 katearen gorenen dagoen gizon bat kamera txiki batekin hasi zen, bere burua Hong-Kongeko albisteak estaltzeko boluntario aurkeztuz.
-
Espezializatu: Komunikazioaren sektorea oso zabala da eta ikasketa gehienek esparru guztiak lantzen dituzte, baina gomendagarria da gehien gustatzen zaizun atalean espezializatzea. Hasiera batean normala da ez jakitea zer den gehien gustatzen zaizuna, baina denbora aurrera doala eta bizkarrean esperientzi gehiago daramazunean argiago ikusiko duzu.
- Erreferentziak izan: Historioan zehar filosofo gehienek azaldu izan duten bezala, ezinezkoa da pertsona bakar bati existitzen diren ideia guztiak bururatzea. Beraz, edonori ondo etorriko litzaioke besteen ideietan fijatzea. Nire bateriko irakasle Oriol Flores-ek esaten zidan bezala: "Hay que empaparse de musica". Esaldi hau 7 arte ederretara aplikatu beharko zen, ezustean jende bikaina aurkita bai daiteke txoko ezkutuenetan.
- Laguntza: Garbi izan zu baino hobeagoa izango den norbait egongo dela beti. Eta kasualitatez artikulo hau irakurtzen ari dena arlo batean munduko hoberena baldin bada, beste hamaika arloetan hobegoak egongo dira. Aurretik aipatu dugun bezala komunikazioa oso zabala da, eta lan bakar bat egiteko arlo desberdin asko landu behar dira. Beraz, arlo bakoitzeko hoberenak hartu ezkero lana bikaintasunera gehiago gerturatuko da.
- Esperimentatu: Ausarta izan behar da bizitzan. Denok dugu gure "Comfort eremua" eta bertan oso gustora gaude, baina bertatik ateratzen jakin behar da ere. Huts egiteari beldurra galdu behar zaio, bizikletan erortzen ikasten baita.
- Garbitasuna: "Tio ba gaur atsaldean zera gertatu ta gero jun da bestek jo ta itzuli ta..." Zeozer ulertu al duzue? Inoiz horrelako elkarrizketarik izan ez baduzue zorte onekoak zarete. Puntu hau bereziki hitzezko komunikaziora begira dago, baina itxurarekin bezala, edonork bere bizitzan aplikatu beharko luke. Bideo editore batek adibidez, bere edizioetan txukuntasuna biatu beharko luke, bere lana behin eta berriz errepasatuz akatsak zuzendu nahiez.
- Disfrutatu: Bai Hodei Arrausik EITBko kazetariak eta baita Enekoitz Telleria Berriako idazleak aipatu ziguten bezala lanbide hau maitatu egin behar da. Pasioarekin hitz egiten duena izango da hoberen transmitituko duena, bai alaitasuna, haserrea, tristura,... Lan honek ez du ordutegi finkorik, familiarekin egon ahal izateko zure partetik gogo galanta jarri behar da. "Pasioz bizi hau edo beste zerbaiti heldu"
INFORMAZIO ITURRIAK:
-Hodei Arrausik eginiko hitzaldia(Twiter kontua)
-Enekoitza Telleriari eginiko elkarrizketa(Twitter kontua)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: