Gure dekadentziaren onenean
Telegrafoa eta liberalismoa:
1837an Samuel Morsek mudua aldatu zuen. Puntu eta lerro bitartez kode, alfabeto, hizkuntza berri bat sortu zuen. Baina, horren urruti al dago telegrafoa denok sakelean daukagun mugikorretik? Gaur egun ere hizkuntza berri bat sortu dugu, emotikono edo memeak izanik horren puntu eta lerroak.
Puntu eta lerroak, zein ote garrantzitsuago? Dirudunak hala dirugabeak, zein ote garrantzitsuago? Bi kasuetan biak. Izan ere denen arteko oreka behar dugu, edo horrela izan beharko litzateke. Liberalismoak askatasuna aldarrikatzen du, baina dirua izan ezkero. Argi asko ikus daiteke zein ezberdintasun zegoen klase sozialen artean. Ez bakarrik gizon eta emakumeen artean, dirudun eta dirugabeen artean baizik.
Inoiz lortuko al dugu askatasun hori? Nork daki.
Argazki makina eta sozialismoa
Inoiz pentsatu al duzuen zenbat irudi ikusten ditugun egunero? Zenbat publizitate jasotzen dun nahitanahiez? Hori guztia Louis Daguerreren errua da, nahiz eta bera ez zen izan argazki kamera asmatu zuena, baina bai denbora tarte txiiago batean argazkia lortu zitekeena, 8 ordutatik 30 minutura pasa zen. Egunkari batean agertu zen lehen argazkia 1880an izan zen, eta ikusi nola amaitu dugun. Propaganda ezin bestekoa da gauzak ezagutzeko, eta propaganda horri esker lortu zuen sozialismoak bere garaian izan zuen botere hura. Sozialismoa ona den hala ez eztabaidatzera ez naiz sartuko, baina bai eskatuko dizuedala begiratzen hasteko, ingurura begiratu. Mundua ez da justua, hori denok dakigu, baina berdintasunera gerturatzeko begiratu besterik ez da egin behar, beste guztia jarraian etorriko da.
Telefonoa eta Feminismoa
Graham Bell gehienok ezagutuko duzuen izena izango da, telefonoaren sortzailea baita, baina ba al dakizue zein izen zuen bere emazteak? Hello. Hori da behintzat jende askok uste duena, nahiz eta gezurra izan.
Emakumeak beti utzi dira bigarren plano batean hitorian, esto hori horrela da. Nork uste duzue asmatu zuela kotxeetako parabrisasa? Emakume batek. Justua al da emakumeak emakume izateagatik gizonen azpian jarri beharra? Asko landu den gai bat da hau, eta bertara ekarpen berririk egin ezin dudala iruditzen zait, baina horra hor nire aholku txikia. Zuen lagun bat aurdun dagoenean ez galdetu mutila hala neska den, berdin du.
Zinema eta Nazionalismoa
Zein ezberdintasun uste duzue dagoela Hollywoodeko azken pelikula eta euskal luzemetrai baten artean? Batek ikusgarria izan nahi du, besteak, aldiz, bertakoa. Nazionalismoa modu ezberdinetara uler daiteke, eta gure gelakideek hau azaldu zuten egunean gure lanerako elkarrizketak egiten ari ginenez ezin dizuet esan zein ikuspegikin azaldu zuten, baina nire ustez nazionalismoa lege eta eskubide gauza bat, ideologia gauza bat baizik. Baliteke Euskal Herriak independentzia inoiz lortuko ez duela, baina niretzat, “Amama” bezalako produktuekin beste independentzi mota bat lor daiteke.
Irratia eta Totalitarismoa
Guillermo Marconiri esker daukagu gaur egun Gaztea edo Europa FM. Baina nork uste duzue aukeratzen duela irrati hauetan zer entzuten den? Bertako langileek, hala estatu mailako norbaitek. Irratiak totalitarismoa lagundu dezake, baina baita suntsitu ere. Gaur egun herriak botere handia duela uste dut, nahiz eta gauza asko gure eskuetatik joan, baina nik pertsonalki herrialde bat totalitario bihurtzea ia ezinezkoa ikusten dut gaur egun.
Interneta eta Pentsamendu likidoa
Musukatuko zenuke ezezagun bat 100 euroren truke? Jarriko al zenuke zure bizitza arriskuan 2000 euroren truke? Hori joku bat bihurtu den gizartea erakustemn digu “Nerve” pelikulak. Eta zoritxarrez, gure gizarteari gero eta antzekotasun gehiago somatzen diot. Inoz pentsatu al duzu zenbat denbora pasatzen duzun egunero sare sozialeta, zeure burua engainatzen, zu ez zaren pertsona bat izango bazina portatzen? Beldurgarria da, OSO beldurgarria, eta konturatu gabe denok ari gara pixkanaka sakonera amaigabea duen putzu hortara erortzen. Gauero soka beltz bat sartzen da putzu horretara, gure ohearen ondoan dagoen soka bat, alde batetik korrontera lotuta dagoena, eta bestetik amaierarik ez duen putzu beltz eta sakon hartara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: