Denak pozik

xabierortizdeurbina 1456153721681 COGITARE et ENUNTIARE | 2011-11-21 00:39


Hauteskunde orokorren emaitzak behin ezagututa telebistan batzuen eta besteen erreakzioak ikusten jardun naiz eta sumatu dudan poztasun orokorrak zertxobait harritu nau, kontuan edukita badagoela alderdi bat gehiengo absolutua lortu duena.

Espainia mailan hitz eginda Alderdi Popularraren poza ulergarria da. Bi hauteskunde jarraian galdu ostean irabaztea lortu dute, ondo gainera. Que vote Mariano!Que vote Mariano! zioten bere jarraitzaileek, eta honek saltotxoak ematen egiten zien erantzun. Hori argazkia. Alderdi Sozialistan aldiz, nahiz eta bere porrota onartu duten, bazuten gauza onik ere esateko: egoera hain kezkarri honetan zazpi milioi boto jaso dituztela, Euskadi mailan beren presentzia oso garrantzitsua dela eta beste hainbat eufemismo. UPyDko Rosa Diez ere oso pozik ikusi ahal izan dugu, eta are eta gehiago Gorka Maneiro Eusko Legebiltzarkidea, zeinak min hartu duen ospakizunaren intentsitatearen ondorioz.

Euskadiko mailara itzuliz bi indar gehiengoek bere burua irabazletzat ere eman dute. Amaiurrek sekulako festa antolatu du eserlekuen gehiengoa lortu duelako eta, aldi berean, Eusko Alderdi Jeltzaleak pareko zerbait egin du botoen gehiengoa ospatuaz.

Bitxia da hauteskunde batzuen ostean alderdi ia guztietako ordezkariak irribarrez eta zer ospatu bazutela ikustea. Hobe hala bada, baina tamalez kamerak behin itzalita gehiengoei irribarre hori azkar kenduko zaie aurpegitik. Zorionak bihar ere irribarrez jarraituko dutenei!


Utzi iruzkina: