Ekonomia Solidarioko kongresua

xabiblog 1456153711535 Xabiren Bloga | 2008-05-15 11:49

Bi egunez HUHEZIko fakultatean, ekonomia eta gizarte gaietako aditu ugari izan genituen “ekonomia solidarioaren” lelopean. HUHEZIko kongresura,  bakoitzaren analisi eta hausnarketak gurekin banatzera etorri ziren, hona hemen  bi egunetan kongresuan parte hartu zuten partehartzaileak kontatu zigutena

 

Paul Singer

Paul Singer Brasilgo gobernuko kidea da. Bere hitzaldian honako gaiak kontatu zizkigun:

Ekonomi solidarioa krisi ekonomiko eta sozialen ondorioz sortu zen, ikaragarrizko inflazioen ondorioz.

Brasilen 80 eta 90. hamarkadetako egoera ekonomikoa oso txarra zen, langabe tasa oso handiak ziren,  % 20koak baino gehiago. Diktadura militarraren ondorioz, mugimendu sozial asko sortu ziren, gehienbat jende pobrearen artean, laborarien artean… Eliza ere mugimendu sozial hauen bultzatzaile izan zela azpimarratu zuen 90.hamarkadan.

Langabeziari erantzuna emateko modu bat da ekonomia solidarioa. Gaur egun, unibertsitateak, kooperatiba sortzaileen “inkubadora” bihurtu dira. Kooperatibak, baztertutako jende eta pobreetatik sortzen dira. Mota honetako mugimenduak politika publikoek bultzatzen dituzte, esaterako, bera parte den, Partido de los Trabajadores alderdiak bultzatzen ditu. Hauek esaterako sarrera (diru) minimoak zeintzuk izan behar duten… zehazten dute. Gogoratu behar da, Lula, Brasilgo presidentea kooperatiben bultzatzaile sutsua izan dela.

 

Politika solidarioaren ekintzak, eliza, sindikatu… bultzatutako zerbait izan da beraz. Behetik gora sortutako zerbait zela dio. Ekonomia solidarioa, ekonomia popular edo pobreen ekonomia da batzuentzat, baina bere ustez ekonomia konplexu bat da.

 

Brasilgo gobernu federalaren ekintzak hauexek dira:

  • Formakuntza: kurtsoak ekonomia solidarioaren inguruan…
  • Emprendizaia:  ideia berrien sortzaileentzat.
  • Dibulgazioa: propaganda egin. Ideia sortu, eta jendean konpartitzea bilatu. Esklaboen oinordekoei, emakumeei… hau da kolektibo ezberdinei euren artean organizatzeko proposamenak gin.

 

 

Politikak komunitate pobreekin egin behar du lan, hauen garapenerako. Kanpotik etorriko denaren zain ez egoteko.

 

Lularen gobernuan “Secretaria de Igualdad Racial” dago, desberdintasunak murrizteko lan egiteaz gainera ekonomia solidarioaren politika barneratua duena. Gobernuak, enpresa eta banku ezberdinekin ere lan egiten du, prestamoak esktu… eginaz, izan ere dirurik gabe ezin da ideia eta proiektu berrik hasi.

 

Azken urteetan gertatzen ari den fenomeno berri bat ere kontatu zigun Paulek: pertsona talde ezberdinak “fondo comunitari” bat jarriz, euren diruarekin, autogestioaren bitartez egoera ikaragarri txarretatik ateratzen saiatzeko ekimena.

 

Banku komunitarioen helburua berriz, erregulazio nazionalen bidez salmentan herrialde barruan egitea lortu nahi da, eta ez AEBtar eta Europara soilik.

 

Paulek ONG-etako korrupzioaren fenomenoa ere aipatu zuen. Hauek diru publikoa jasotzen baitute, ondoren zerbitzu publiko bat emateko. Aipaturiko institutu horrek, mota honetako gauzak zaintzeaz arduratzen da.

 

Inspekziorako Idazkaritza bat ere badago, osasun kontuak zaitzeaz arduratzen dena. Amaitzeko Lularen gobernuak dituen komunikazio ministerio , kultura misteritza eta bertan dagoen Agenda 21 programa zeudela aipatu zigun. Guztiak ere, ekonomia solidariori lagundu nahian.

 

Bukatzeko berak esaniko esaldi bat ipiniko dut: “Ekonomia solidarioa aktibitate ekonomiko iraunkor eta kolektibo bat dira” eta “kooperatibak, ekonomia solidarioaren sustraietatik datoz”

 

 

Jose Luis Coraggio

 

Coraggiok bere hitzaldian Hego Amerikak duen dibertsitatea azpimarratzearekin hasi zuen. Merkatu ekonomia edo ekonomia kapitalistak erakusten duen aurpegirik gaiztoena Hego Amerikan azaltzen du. Geroari begiratuz gero ez da panorama egokirik ikusten; gero eta esplotazio gehiago dago, ume langile gehiago.. aitzinean gauzak gaizki egin ostean, gaur egun tendentzia berbera ari dira jarraitzen.

 

Latinoamerikako egoera

Gose arazoak, desnutrizioa…eguneroko gaiak dira leku askotan. Gazteek duten egoera ere ez da egokiena. Lanpostu batera iristeko ikaragarrizko zailtasunak dituzte, eta gizarteak sartutako amaigabeko gurpil batean, gazteek etsi egiten dute. Coraggio pesimista zen eta ez du uste datozen urteetan aldaketa nabarmenik emango denik.

Ekonomiari dagokionez, azpi-ekonomia eta ezberdintasun ugari dauden gizartea omen da.

 

Soluzioak

Egoera injustu hauen aurrean, soluzio bezala solidaritatea proposatzen zuen. Euren arteko solidaritatea, ezberdintasun horiek, bakoitzaren interesak bultzatzetik sortuak baitaude.

Bere esanetan, denok kabitzeko ekonomia bat bilatu behar dugu, ez onenak bakarrik kabitzen diren ekonomia bat.

Prezio justuak bilatu behar dira: eta hau lortzeko sistema bat, baina zer da prezio justu bat? Denak iristeko gai diren prezio (ez du zertan diru izan behar) bat.

 

Pixkanaka aldaketa txikiak emango direla espero zuen hizlariak. Horretarako komunitateen arteko edo erregioen arteko solidaritatea funtsezkotzat jotzen zuen, euren artean osatzeko( para complementarse) Honekin, jakiak izateko segurtasun bat izango dute. “Jakien” soberanitate bat, inorengan dependentziarik izateko beharrik gabe.

 

Produktu bakar batean oinarritu beharrean, komunitate bakoitzak euren produktuak nola produzitu, ustiatu… erabakitzeko aukerari paso emanaz.

 

Estatuaren papera

Bere ustez, estatuak ekonomian betetzen duen papera funtsezkoa izan behar du. Estatua behar da, eta bere papera edo zeregina errekurtsoak erredistribuitzea izan behar omen du; esaterako ura, ezagutza… eta hau estatuen demokratizazioarekin etorriko dela zioen.

Momentuan dagoen arazorik larriena biolentzia omen da, baina biolentzia hori komunitate ezberdinetan burutzen diren lur eta larreen fumigazioen ondorio omen da. Fumigazio hauen kontra agertzen direnei, hazkuntzaren kontrakotzako jotzen zaie.

 

Gizartearen zati handi bat gobernuekin desilusionaturik dago, euren pertzepzioetako bat, botoa eman ondoren agintariek nahi dutena egiten dutenarena baita.

 

Honen guztiaren arazoa orain 500 urte gertatu zen post-kolonialismoa omen da, hau lurren eta errekurtso naturalen sakeokin hasi omen zen.

 

Irtenbide bezala, herri ekimenak ikusten zituen Goraggio-k. Gero eta indar gehiago hartzen ari diren ekimen hauei esker zenbait gauza egitea lortu da: alkantarillak jarri… eta ziur hor egon daitekeela arazoei aurre egiten hasteko lehen pausua.

 

 

Luis Razeto

 

Luisen ustez, azken urteetan aldaketa asko eman dira neoliberalismoaren ezartzearekin. Hau aldatzeko proposamen errefundatzaileak egin behar dira.

Neoliberalismoaren beste aurpegia langabezia, enpresen porrota… dira. Eta eredu honek, guztion arteko hiperkonpetentzia eskatzen du, denen artean konpartitu beharreko tarta bat baita, baina nork zati handiagoa jan borrokan baikabiltza. Tren hau jarraitu ezin dutenak, atzean geratzen dira, eta efizienteenak jarraitzen dute aurrea. Batzuk miserian dauden bitartean, besteak gero eta aberats eta integratuagoak daude ekonomia eredu honetan.

 

 

Kooperatibismoa ekonomiaren berrestrukturatze batekin sortu zen. Bata bestearekin elkartu edo aliatu eta efiziente izatea da helburuetako bat, aportatzen jarraitzeko.

 

Ekonomia solidarioaren helburuak horiexek dira, atzean inor ez geratzea.

Neoliberalismoak eskatzen duen lan egiteko modu berriak direla eta , kooperatiba asko merkatutik kendu zituen. Eta estatua ekonomiatik atera egin denez, ez dago inolako babesik. Horrela, esklusioa besterik ez da geratzen. Hemendik sortzen da ekonomia solidarioa.

Kooperatiben reformulazioa horixe zen, irabaziak banatzeko modu hobeago bat egitea, enpresa efizientea zen bitartean. Horretarako autogestioa da funtsa.

 

Ekonomia Solidarioa Latinoamerikan ez da ekonomia bezala ikusten, zerbait solidario bezala ikusten da.  Baina E.S-ren bidez baztertuen egoerarekin bukatu egin nahi da, printzipio eta solidaritatea eskaintzen duten errealitate ekonomikoak sortuz.

 

Baina E.S-a pobreen ekonomia al da? Ez, ekonomia solidario guztia ez da pobreen ekonomia. Lan egiteko mundua aldatu nahi duen jendea ere badago.  Ekonomia behetik gorako ekonomia bat da. Herrian sortutako ekonomia bat, estatuak zer esanik ez duen ekonomia bat, gauzak nola aldatu daitezkeen pentsatzen duen ekonomia bat.

 

Zenbait herri euren produzitzeko, kontsumitzeko… moduak aldatzen ari dira. Konturatu dira, gaur egun guk dugun eredua jasangaitza dela  eta ekonomia etikoago eta kontsumo etikoago baten bidea hartu dute.

 

Ekonomia solidarioaren barruan dauden enpresen helburuetako bat solidarioa izatea da, organizazio bat… izatea baino garrantzitsuago. Horrela MCCren adibidea jartzen zuen, honek merkatuarentzako kooperatzen duelako, eta aldi berean bere bazkideentzako

kooperatzen duelako. Horrela MCCren kooperatibismoa erakunde bat zela azpimarratu zuen, enpresa bat baino gehiago.

Baina enpresa bat modu ez kapitalista batean kontzebitua izan al daiteke, lana ematen duen erakunde bat bezala?  Bere hitzetan “el capital no es capitalista, sino el trabajo acumulado por sus trabajadores. Su capital va para la cooperatiba”

 

Hau esanda, Razetok gure ekonomia ereduaren gaineko hausnarketa bat egieko eskatzen zigun, dirudienez, modelo bakarra baita balio duena, ekonomia sozialisten erortzearekin.

Razetoren hitzaldian, esaldi hauekin geratu nahiz: “La economia solidaria define una identidad y un proyecto. Una realidad de distintos elementos” “la economia solidaria esta basada en la solidaridad de los derechos humanos”

 

 

Jose Gomez

 

Jose Gomez REAS Euskadi-koa da. Bere esanetan, hemen 15 urte berandu iritzi gara ekonomia solidariora.

 

Ekonomia solidarioaren helburuetako bat, pertsonen bizi kalitatea izan behar du eta ekonomi errentagarritasuna. Ekonomia konbentzionalena aldiz, irabaziak handitu eta giza baliabideak erabili. Ekonomia Solidarioaren helburua orduan, ekonomia pertsonen zerbitzura jartzea da. Eta bere esanetan, bilatzen ari geren mundua ekonomia solidarioarekin aurkitu dezakegu.

Giza baliabideak, ez dira enpresek dirua sortzeko erabiltzen dituzten baliabideak soilik, pertsona bakoitza bizitza duen subjektu bat da, bere beharrizanak dituena… horrela,

ekonomia honen printzipioak berdintasuna, lan baldintza onak, kooperazioa, ekologia, inguruarekin konpromisoa… dira.

  • Berdintasuna: gizon eta emakumeen artean eta pertsona guztien eskubideen errespetuan.
  • Lana: pertsonen beharrizanak asetuko dituena.
  • Ingurugiroa: Ingurugiroarentzat kaltegarriak izango diren ekintzak praktikatu.
  • Kooperazioa: Mundua aldatzeko kooperatu egin behar da.
  • Dirua irabazteko asmorik gabe
  • Inguruarekiko konpromezua: konpromisorik gabe ez baitako etorkizunik

 

REAS Euskadi, sare sozialak batzen ditu eta ez da bizi subentzioetatik. Subentzioak, ondoren herriarentzat izango diren laguntza bezala kontzebitu behar baitira.

 

Natalia Quiroga

 

Nataliaren esanetan, Latinoamerikarren arazo handiena, euren arteko desberdintasunak dira. Diru gehien irabazten duen pertsonak, gutxien irabazten duena baino 21 aldiz gehiago irabazten du. Pobreziarekin bizitza eta ondorengo haurren bizitza dago jokoan.

 

Kapitalismoa edo burtsako krakak direla eta krisi batean sartuak gaude, jendak ezin du iritsi zenbait errekurtsoetara. Horrela ekonomian ezin da parte hartu ez bada, konpetentzia hutsa. Beraz, ekonomia solidarioaren zeregina konpetitiboak izateaz gainera solidarioa izan behar du.

 

Beste “arazoetako” bat etxeko ekonomia da, ez baita kontabilizatzen. Emakumeak, lehen estatuak egiten zituen gauzak egiten dituzte. Zaharrak zaindu, haurrak zaindu.

 

Ekonomiak merkatuko gauzak zaindu behar dituela pentsatzen dugu denok, baina zer gertatzen da, azpian dagoen beste ekonomia horrekin? Ekonomia mota hori ez da merkatuan sartzen, eta beraz, estatuak sartu behar du hor.

 

Quirogaren esanetan guztiok haut bat egin behar dugu: dena erregulatzen duen  erabateko kapitalismoa edota pertsonen bizitza.

 

Mondragon Esperientzia

 

Mondragon esperientzia aski ezaguna zaigu, beraz, ez nahiz gehiegi luzatuko. Mondragonen enpresa baloreak, korporazioaren baloreak berak dira: elkarren arteko kooperazioa, partaidetza, gizarte ardura eta berriztapena.

Jose Maria Arizmendiarreta apaizak orain dela 50 urte lantegi txiki bat sortu zuenetik, MCCren hazkuntza ikaragarria izan da, Euskal Herriko lehen enpresa taldea eta Espainia mailako seigarrena iritsia arte. MCCk arlo ugaritan du presentzia: arlo industrialean, finantzarioan, formakuntzan, ikerketan…

Baina MCCren lan egiteko modua, ez da beste enpresa kapitalisten arrunten berbera. MCCk edozein enpresa kapitalistak dituen helburuak, giza helburuekin uztartzen ditu. Hau da, metodo demokratikoak erabiltzen ditu erakunde barruan, kalitatezko lanpostuak sortzeaz arduratzen da, langileen hazkuntza pertsonal eta profesionalari ematen dio garrantzia, eta noski, bere inguru sozialarekiko konpromiso sozial eta hazkuntzarako konpromisoa erakusten du.

 

 

Marie Bouchard

Marie Bouchard Quebec-eko unibertsitateko ekonomia solidarioko irakaslea da.  Bere esanetan, zientziak ekonomia solidarioa ikuspuntu ezberdin eta metodologia ezberdinetatik kodifikatu du. Ekonomia solidarioa aldatzen ari da: ingurua eta baita estatuaren partetik ere. Herrien arteko mugak desagertzen ari dira, gizarte eragileak, ekonomiaren finantzamentua, eta politika publikoak ere aldaketan daude.

Honekin batera enpresa eta unibertsitateen arteko harremana ekonomia solidarioen inguruko ikerketetan ezinbestekotzat jo zuen. Bere ustez, honek ikertzaileez gainera, sektoreari berari ere onura ekartzen baitizkio. Honekin batera, Bouchardek ARUC ES, esperientzia azaldu zigun, unibertsitate eta ekonomia solidarioaren arteko ikerketa komunitatea. ARUC ES 1999. urtean sortu zen eta kanadako 4 unibertsitate eta ekonomia solidarioan darabiltzan 11 erakundek osatzen dute. Hauek gai ezberdinen inguruan aritzeko bost lan talde sortu dituzte, esaterako: pertsonentzako gizarte zerbitzuak, etxebizitza, finantzazioa, tokiko garapena eta gizarte turismoa.

 

 

Laburpen hauekin bukatzeko, nire buruan ekonomia solidarioaren inguruan geratu den ideia zein den kontatuko dut. Ekonomia solidarioa, ekimen txikiz osatutako ekonomia bat da. Ekimen hauek merkatu ekonomiatik kanpo geratzen direnek sortzen dituzte, autogestioaren bitartez bere beharrizanak asetzeko asmoz. Ekonomia solidarioaren helburua beraz, ekonomia demokratikoago bat sortzea dira, guztiei heltzen zaien  eta guztien beharrizanak asetzen dituen ekonomia bat. Azken batean, nahi zeta amets bat izan, ekonomiak guztion zerbitzura, gizartearen zerbitzura egon beharko lukeen zerbait izan beharko luke.

 


Utzi iruzkina: