Golf kolpeen negozioa, ezbaian
Batek baino gehiagok dio golfa pilota bat makila batekin jo eta zulo batean sartzeko helburua duen kirol sinplea baino askoz ere gehiago dela. Golfean jokatzeko lau elementu behar dira: jokalaria, makila, pilota eta golf zelaia. Zelaiak sortzen du eztabaida gehien, sarritan, golf zelaien proiektuetan «negozioaren» ikuspegia nagusitzen delako, gainerakoen gainetik. Euskal Herrian auzi horren harira hamaika polemika izan dira. Egun, bi golf zelai dira eraikitzeko bidean, bata Lekarozen (Nafarroa) eta bestea Bastidan (Araba).
Biek hala biek zurrunbilo handia eragin dute. Zurrunbilo horretan murgilduta egon zen, besteak beste, Larrabetzuko eta Galdakaoko lurretan (Bizkaia) 2004an ireki zen Artxandako golf zelaia ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: