Elenari elkarrizketa

windowsisverysexy 1456153614938 Windowsisverysexy | 2010-05-24 23:00

Elenari elkarrizketa

 

Elena Uria Olabide ikastolako,13 urteko ikaslea, guk dakigunez,saskibaloian aritu da azkeneko 4 urte hauek.Baina orain,saskibaloiarekin batera,beste kirol bat hastea proposatu dio bere buruari: Patinaia.Guk Elena elkarrizketatu dugu eta zenbait galdera erantzun dizkigu,patinaiarekiko bat-bateko afizio honi buruz.

 

1)Kaixo Elena!Galderekin hasteko prest?

 

2)Bai Zuriñe prest nago zure galderei erantzuteko.

 

1)Ederto.Saskibaloia baino lehen ze kirol praktikatu zenituen?

 

2)Ba , hasieran txikia nintzela karatea egin nuen ,ondoren patinaia gurpiletan eta orain dela bi urte judoa egin nuen eta gaur egun arte saskibaloian aritu naiz.

 

1)Jolin!Neska honek frogatu ez dituen kirolak gutxi dira!jajaja..Beno jarrai dezagun.Saskibaloian aritu zinenean,gustura al zeuden?Eta anekdotarik kontatzeko?

 

2)Bai saskibaloian egon naizen urte guzti hauetan oso gustura egon naiz , bai kirol honekin bai taldearekin orokorrean.

Anekdota dibertigarrienetariko bat  partidua leku batean izan genuenean izan zen eta iritsi ginenean gasteizeko beste puntan genuela partidua esan zigutenean. Dibertigarriena kotxe bat bakarrik genuela zen eta 10 minututan 10 pertsona egon behar ginela han. Kakanazte izugarria izan zen baina kriston dibertigarria izan zen eta garaiz iritsi eta partidua irabazi genuen.

 

1)Beno denok dakigunez,kadete kategoriara heltzen garenean banatu egingo gaituztela.Ze iritzi duzu horri buruz?Ondo iruditzen zaizu?

 

2)Ba niri pertsonalki ez zait oso ondo iruditzen, baina beti egin izan da horrela eta gainera kirol hau izugarri gustatzen zait, horregatik hurrengo urtera itxaron beharko dugu ea gustatzen zaidan ala ez baina saskibaloian jarraitzeko  gogo asko ditut.

 

1)Orain zure afizio berriari buruz hitz egingo diguzu pixka bat.Zerk edo nork bultzatu zizun patinaia praktikatzeari?

 

2)Beno ba afzio txiki hau nire lehengusina Amaiagatik datorkit.Bera patinatzailea da eta egun batean bera ikustera joan ginela kirol izugarri hau praktikatzeko gogoa sartu zitzaidan.

 

1)Beno gure azkeneko galdera.Patinaia eta saskibaloia batera praktikatzeak ez zaitu oso lanpeturik mantenduko zuretzat denbora utzi gabe?Patinaian ikusten zara hemendik 3 urte barru?

 

2)Egia da.Baina ahal dudala uste dut eta horrela ez balirake izango,patinaia utziko nuke.Bina nire asmoa bi kirolekin jarraitzea da.

 

Beno Elena ba eskerrik asko.Suerte ona opa dizugu bi kirol hauetan.Eta kriston energia bidaltzen dizugu bi gauzetan batera jarraitu ahal izateko.Eskerrik asko eta oso ondo segi!


Utzi iruzkina: