Bill Clinton
Bill Clinton AEBetako presidente ohiari larrialdiko ebakuntza egin
diote bart bihotzean. New Yorkeko Ospitale Presbiterianoan artatu dute,
bularrean ondoeza sentitu eta kardiologoarengana joan ondoren. Zehazki,
arterietako batean stent bat sartu diotela zehaztu dute.
Artatu duten medikuek agertu dutenez, ebakuntza larrialdian egin dioten
arren, AEBetako presidente ohia ondo eta bizkor dago, berriro ere berak
gidatzen duen fundazioaren bidez Haitiri laguntzeko lanetan murgiltzeko
prest. Senda-agiria 24-48 orduko epean jasoko duela iragarri dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: