TIM O´REILLY

vini 1456153584871 Vini Lo | 2007-01-13 14:34

Irlandar honek (aurpegira begiratu baino ez daukago Cork-ekoa dela ikusteko), web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea da.

Internet, informazio iturri aberatsa da, gaur egun bertan topatu dezakegun informazioa ez da bakarrik iturri ofizialetatik datorrena, baita ere gure iritzi eta pentsamenduek bertan parte hartzeko gauza dira. Feedback-a baimentzen du sareak eta hau nire ustez, aldizkaria irakurtzea baino aberatsagoa da, esan nahi dut, gehigo aberasten gaituela ikuspuntu desberdinak aztertzea, bakar batekin geratzea baino, ez duzu uste?

 

Agian arrazoi honegatik desagertuko dira aldizkari eta egunkariak ( Julio Ibarra futurologoak esan bezala; hemendik muxu bat Juliorentzat! Gora Bilbo!) Argi dago hizkuntza arazo bat izan daitekela. Arazo edo aberastasuna? Begiratzen duzun kristalaren funtsean izango da hori.

 

 Euskaraz ari naiz = nire hizkuntzaren jarioa aberasten nago.

 Euskal irakurle askorik ez dago =  nire artikulu honen hedapena mugatzen ari naiz.

 

Gizon honekin adoz nago. Arma baliotsua da internet, eta aberasgarria ondo erabiltzen baldin badakizu. Arma bat dela diot, gure kontra ere egin dezakelako, eta denok dakigu armen indarra norainokoa izan daiteken.

 


Utzi iruzkina: