IntErneteKo ErreGeak
Arma oso baliotsua da internet.
Gaur egun informazio iturririk indartsuena dugu hau, onena, eskura daukagula. Informazioa jaso eta bidali dezakegu internet baliaturik. Gure ahotsa ez da batere gorra gaur egun. Bideo, soinu, idatzi edo beste hainbat eratara gure iritzi, pentsamendu edo dena delakoa helarazi diozaiokegu munduko beste puntan zein ondoko portalean dagoenari bizkortasun berdinez.
Dirua ere honen atzean dago, hainbat enpresa ibiltzen dira aukera honi etekina ateratzen (bestalde, guretzat baliogarri eta beharrezkoak direnak) esate baterako; blogak, blogger, youtube, flickr, del.icio.us, myspace, fotolog etab. Banda zabalari esker, toki gehiago eta arintasun handiagoz heldu gaitezkelako eta gustoko ditugun bideoak etab lortzeko gaur egun makina bat software diferente ditugulako eskura, izaten da leku hauen arrakasta paregabea.
Argi dago, arrakasta duenaren atzean kritika datorrela. Beraien ustez, ez dago oso argi nor den sarearen jabe: erabiltzaile enpresen jabeak edo erabiltzaileetaz baliatzen direnak.
Zuk zer uste duzu?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: