Literatura web 2.0 erara!!
Irakurtzeko zaletasuna bultzatzen dabilen AEBtako irakasle batek ideia originala izan du bere helburua lortzeko. Liberty herriko South valley High institutuan, 5000 dolarreko dirulantza lortu du The Guerrilla Season deituriko liburua erosi eta irakur dezaten, ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Liburuari lotutako blog bat sortu du, eztabaida leku bilakatu dadin eta bertan baita ere, proiektu ta ariketa ezberdinen parte izateko. Leku honek, podcastas, irudiak eta testuak erabiliko ditu eta bertan zenbat kapitulu asteko irakurri behar diren agertzeaz aparte, hauei buruzko galderak ere agertuko dira. Galdera hauek irakasleak eta idazleak berak zehaztuko dituzte. Hauek biek ere, berrikusiko dituzte erantzunak moderatuak izan daitezen.
Irakurketarekin amaitzean, proiektu honetan parte hartutakoek, azken ekintza bat eskatuko zaie beraiek hautaturikoa izango dena. Liburuko pertsonai bati elkarrizketa bat egin ahal izango diote, liburuaren azala berirudikatu, amaiera alternatibo bat idatzi etab.
Benetan ideia interesgarria da hau; originala. Dena den, irakurtzeko hainbeste bultzada behar badu jendeak, agian bada garaia benetan garrantzitsua denari lekua usteko. Nire ustez liburuek irakatsi dezatena internetek beste era batera ematen digu. Hau da, langilea dena, liburuetara jotzen duen bitartean, lan egiteko bat ere gogorik ez duenak internetera jotzen du.
Non geratuko literatura munduak erritmo honetan aurrera badoa? Egunkari digitalak baino ez ditugu izango? Zer gertatuko da kioskoekin? Eta idazle eta kazetariekin?
Zergatik ez zitzaien nire ikastolako irakasleei horrelakorik egitea bururatzen? Agian, 10 urte nintzelarik internet erabiltzea ez zegoelako guztien esku.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: