BERRIAko Estilo Liburua
“Ahaleginik gabe idatzia,
plazerrik gabe irakurria”
Samuel Johnson
Eskoriatzan, 2.006.eko azaroaren 6 an, Berriaren estilo liburuaren aurkezpena.
Egunkariaren itxieraz geroztik, harpidedun zein akzionistak zirenak modu herritarrean sortu zuten Euskal Herrian hain beharrezkoa genuen euskarazko egunkaria. Bakarra da. Orain hiru urte jaiotakoa, herritar guztiok kontuan hartzen gaitu era horretan bere nortasuna baldintzatzen dugularik.Txikia kopuruz, ez anbisioz. Onena emateko gogo biziekin ekiten diote infortze lanari.
Estilo liburuek ideal erizpideak markatzen dituzte edo behintzat, komunikabideetan aritzen direnek horri hurbiltzeko beharra dute. Idazkera erakargarria oso inportatea da irakurle zein entzuleen arreta erakartzeko. Tankera honetako liburu batzuk zerrendak baino ez dira beraz, zaila da asmoa zehaztea.
Nortasuna, egunkari horren mundu ikuskerak, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza ereduak zehazten dute. Liburu honek bi helburu nagusi ditu; alde batetik, maizenik izaten diren dudak argitu eta bestetik, idazteko baliabideak landu. Estiloari dagokionez, kazetaritzan heltzeko moduari zein estilistikan (esaldiak egiteko modua) laguntza eskeintzen digu. Adibidez: “ Trenak oraintxe burutuko du bere irtera” bezalako akatsetan erori ez gaitezen. Oso argi izan behar dugu liburu honek barne erizpideak ematen dizkigula; zuzentzeko Euskaltzaindia dago.
Idazterako unean laguntzeko ekoiztua da liburu hau, ez da arau bilduma estugarria. Besteak beste ematen dizkigun aholkuen artean; komunikazio argia, idazkera erakargarria eta kazetaria libre den arren ondo idaztea dela bere betebeharra esaten du, ahaztu gabe, adierazpen askatasuna giza eskubide bat dela hau da, gizarte eredu integratzailea.
Liburuaren hezurdura aztertuz, atal ezberdinetan sailkatua dago;
Deontologian garbi jokatzeko Berriaren arauak azaltzen dira. Interpretazio gakoak ere ematen zaizkigu, azaltzen zaizkigun gertakari adibideen bitartez behar bezala ulertu eta interpretatzen jakin dezagun. Idazkuntza ere lantzen du liburuak: hizkuntza eredua, estiloa hobetzeko baliabideak, esaldien antolamendua, testuaren egitura eta puntuazioa. Ortotipografian, argitasuna eta koherentziak hartzen dute indar. Onomastikako hiru atal topatuko ditugu, izen bereziak behar bezala nola idatzi azalduko dizkigutenak. Hiztegian hainbat kontu ditugu: esamoldeak, klixe gogaikarriak etbr. izan daitezke adibide besteak beste.
Hauxe eta hemen adierazi ezin daitezken beste hamaika gauza da Berriaren estilo liburua, lan gogorrez eta ilusioz ekoiztutakoa.
“Egunkari on bat hauxe da,
komunitate bat bere buruari
mintzo zaiona”
Arthur Miller
Iruzkinak
Utzi iruzkina: