Iban Aranzabal eta Patxitraperoren hitzaldia HUHEZIn
Pasa den martxoaren 14an Iban Aranzabal, Goienako web atalaren zuzendaria eta Patxitrapero, blogaria, HUHEZIko fakultatera joan ziren hitzaldia ematera.
Iban Aranzabalek Goienaren inguruko zehaztasunak ematen hasi zuen hitzaldia. Bere esperientziaz eta informazio edukiaren garrantziaz mintzatu zen. Zenbait aholku ere eman zituen amaieran, besteak beste, blogen erabilerari buruz: euskara eta hiztegi egokia erabiltzea, blog desberdinak irakurtzea eta blog-etan multimedia sartzea izan ziren horri buruzko gomendioak.
Beste alde batetik, Patxitraperok berari gertatutako anekdota xelebrea kontatuz hasi zen. Bertan zegoen jendea ohartarazi ondoren, Udaltzain horrek blogekin duen esperientziaz hitz egin zuen. Betidanik teknologia berrietatik ikasteko zaletasuna izan duela onartu zuen, izan ere, horrek bultzatu zion bloga sortzera. Bere bloga pertsonala dela eta denborapasa moduan erabiltzen duela azaldu zuen. Blog pertsonalek fama txarra dutela aitortu zuen, hala ere, komunikaziorako nahitaezkoak direla azpimarratu zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: