Daniel Innerarityren hitzaldia

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-06-01 00:00

     Mondragon Unibertsitatearen 10.urteurrena zela-eta, Daniel Innerarity filosofo bilbotarraren hitzaldia izan zen HUHEZI-n. Informazioaren garaian nola biziraun daitekeen azaldu zigun Zaragozako Unibertsitateko irakasleak, hori izan baitzen bere hitzaldiaren ardatza.

                               Daniel_Innerarity

     “Informazioaren gizarteak tontotu egiten gaitu.”  Hori izan zen gai horri buruzko bere tesia. Egun informazio ugari daukagula eta horrek gehiegizko informazioa dakarrela aipatu zuen. Horrek guztiak desinformatuta egotera eramaten gaituela gehitu zuen. Bere tesia defendatzeko zenbait argudio azaldu zituen, besteak beste, gure aiton-amonen garaiaren eta gaur egungoaren arteko desberdintasunak nabarmendu zituen, betiere informazioaren arloari begira. Izan ere, haiek jakiten zuten guztia lehen eskutik zekiten eta, egun, bigarren eskuko informazioa da daukaguna, mundu ezezagun bateko parte izatera eramaten gaituena.

 

     Azkenik, hori guztiori gainditzeko zenbait aholku proposatu zituen:

 

§         Arreta kudeatzea: arreta banatu eta kudeatu behar dugu.

§         Ahazteko gaitasuna izatea: informazio guztia gorde ezin dugunez, gauzak ahaztea komeni zaigu.

§         Gu geu izatea: gizarteari buruzko gure pentsamenduak izan eta ondorioak atera behar ditugu.

§         Konparatzea: metodologia desberdinak konparatu behar ditugu.

§         Laburrak izatea: sintesi ahalmena izatea ezinbestekoa da.


Utzi iruzkina: