Blog ugari

vansoffthewall 1456153573982 v a n s o f f t h e w a l l | 2008-05-30 00:00

     Egun, blogak modan dauden webguneak dira. Gutxi gorabehera 70 milioi blog daude munduan, eta egunero milaka berri sortzen dira. Oraingoan, bost blogen komentarioa egin dut, horiek ezagutu ditzazuen.          

 

     http://eibar.org/blogak/irigoien blog grafikoa da, gehienbat argazkiak direlako bertan agertzen direnak. Jose Luis Irigoien eibartarraren fotoblog horretan argazki izugarriak daude, eta gutxi batzuetan testu batez lagunduak daude. Hori da blog horren gauza interesgarria, argazkiak soilik egonda, ez dela ezer ere irakurri behar. Hala ere, dauden testu apurrak oso luzeak dira sarean jartzeko, ez irakurtzera eramaten gaituena.

 

     http://katelovesme.blogspot.com/ Pelayo modelo espainiarraren blog pertsonala da. Modako kontuez idazteaz aparte, bere bizipenak ere kontatzen ditu. Izan ere, Londresen dago ikasten eta bertan dituen esperientziak, gehienetan festak, jendearekin konpartitzen ditu. Gainera, elebiduna da bloga, ingelesez eta gaztelaniaz idazten baitu.

    

     http://musikalegi.blogsome.com/ musikari buruzko bloga da, izan ere, rock and roll, elektronika, rock alternatibo, jazz... taldeei buruz idazten dute. Gehienbat atzerriko talde eta bakarlari klasikoak dira, eta horien berri ematen dute: kontzertuak, batez ere Euskal Herrian egindakoak; abesti berriak, eta beste hainbat albiste. Hori guztia bideo ugariz lagundua eta baita argazkiz ere. Gainera, loturek asko laguntzen dute abeslari ezezagunei buruz informazioa jakiteko.

 

  http://perezhilton.com/ Perez Hilton blogari estatubatuarraren bloga da. Bertan munduko pertsona famatuen bizitzen berri ematen du ingelesez. Gainera adarra jotzen die, izan ere, agertzen diren famatuen argazkiei aldaketak egiten dizkio, marrazki eta hitz zuriak jarriz. Oso dibertigarria da Perez Hiltonen informatzeko modua, humorezko puntua jartzen baitio. Hala ere, eta albisteak gezurra direla badirudite ere, ez ditu berak asmatzen.

 

     http://www.tropela.net/bloga/ txirrindularitza jorratzen duen bloga da. Ia egunero kirol horri buruz ematen dute berri eta egile desberdinak dira idazten dutenak. Gainera, blog hori tropela.net-en barne egonda, blogaz aparte, beste sekzio batzuk ditu ere, adibidez, txirrindulariei, sariei... eskainitakoa. 


Utzi iruzkina: