Agur, Yves Saint-Laurent
Yves Henri Donat Mathieu Saint Laurent, edo Yves Saint-Laurent, moda munduan ezagutzera eman zen moduan, 71 urte zituela hil zen Parisen, minbizia zela-eta. Dior-ekin lan egiten hasi zen, baina geroago bere izena daraman marka sortu (YSL), eta XX. mendeko jostunik hoberenetarikoa bihurtu zen.
2002. urtean utzi zion modan lan egiteari, baina bere marka beste jostun batzuei esker jarraitu izan du eta bere eragina oso nabarmena da gaur egungo modan. Datorren ostegunean, hilak 5ean, izango da bere hileta.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: