Crumb

valium 1456153572202 Valium | 2008-05-10 13:10

Robert Crumb  nire eskuetan jauzi zen udako egun aspergarri batean, etxean pilaturik zeuden aldizkari batean topatu nuen ez ohizko pertsonaia zena. Underground komikiaren aita.

Crumb haurtzaro eta gaztaro atipikoak izan zituen bere obran zerikusi handia duena. Txikitatik marraztu izan du eta anaiekin batera haien auzoan komiki kaseroa banatzen zituzten “Foo, Crumb Brothers Almanac” izenekoa.

1967.urtean San Francisko hirira jo zuen bertan bere lehen fanzine editatu zuen Zap Comix, gaur lehen komiki underground hartzen dena. Bertan, Crumb sexuari eta momenturarte tabu ziren gaiei buruz inolako tapujorik gabe hitz egiten zuen. Kritika politiko bortitza eginez.

Crumb garai hartan bizi zen mugimendu kontrakulturalaren ikonoa bilakatu zen. Pertsonai ugari sortu zituen, garaiko eta gaurko ikono bilakatu direnak. Haien artean: Mr. Natural, Fritz katua, Flakey Foont, Shuman the Human, edo Angelfood McSpade.

Crumben obraren gaineko iritziak anitzak dira. Alde batetik, Crumben obra XX.mendeko artista garrantzitsua bilakatzen da, XX.mendeko idazle satiroekin konparatuz. Bestalde, badira pentsatzen dutenak Crumben obra ofensiboa dela, batez ere, Crumben obra krudela eta “politicamente incorrectoa” izan ahal delako eta askorentzat gai batzuk ofensiboak dira. Baina Crumb komikiaren historian oso garrantzitsua izan da. Batez ere, Crumb arte tabu ziren gai ugariri atea ireki ziolako.




Utzi iruzkina: