SAN ANDRESAK

uxuez 1456153556508 uxueZ | 2012-11-29 09:54

Azkoitian San Andresak izeneko festak ospatzen dira azaroaren azkeneko egunetan eta abenduko lehenetan noizean behin.
Aurtengo ekitaldia honako hau da:

AZAROAK 24, LARUNBATA

11:00etan: Musika Bandaren kalejira

11:00etan: Izarre-Jandalo-n, Orion elkarteak antolatuta PLATER TIRAKETA

16:00etan: Elkargunean, Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolaturik Haurrentzako San Andres Igeri saria.

16:30ean: Herriko plazatik abiatuta, VIII. Herri Lasterketa Raka Maraton Elkarteak antolatuta.

17:30ean: Parrokian, 17:30ean Iraurgi Abesbatzaren kontzertua Santa Zeziliaren omenez.

22:00etan: Herriko kaleetan zehar DANBORRADA.

 

AZAROAK 25, IGANDEA

10:00etan: Kultur Etxean, XVII. San Andres Xake Torneoa

Goizean, Herriko plazan, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta eta bolillo lanen erakustaldia.

12:00ean: Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibeko Kandiola dantza taldea, Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldea eta Txalkor txistulari taldea herriko kaleetan zehar.

17:30ean: Elkargunean, Angel Magoaren haur eta helduentzako magia ikuskizuna. Sarrera doan. Kutxak babesturik.

 

AZAROAK 30, OSTIRALA. SAN ANDRES EGUNA

-Egun osoan zehar, Herriko plazako arkupetan taloak, txistorra,...

9:30ean: DULTZAINERO eta TRIKITILARIEN kalejira

10:00etan: Txuri Urdin elkarteak antolaturik, MARRAZKI eta BUZTIN MODELA lehiaketa

11:00etan: Herriko TRIKITILARI eta DULTZAINEROEN kalejira.

12.30ean: Herriko plazan, HERRI KIROL jaialdia

16:30ean: Herriko plazan, Marrazki eta Buztin Modela lehiaketako SARI BANAKETA

17:00etan: Kontzejupean, Azkoitiko Pilota Eskola elkarteak antolatuta, KONTZEJUPE SARIAren azken partiduak

22:00etan: Gurea Udal Probalekuan, SAN ANDRES IDI DEMA SARIA. KINTOPEKOAK

JULEN OLASAGASTI - IÑAKI LOPATEGI - ISIDRO ERRETEGI

 

ABENDUAK 1, LARUNBATA

11:00etan, Debako dultzaina eskolako partaideen kalejira.

12:00etan: Udaletxeko Areto Nagusian, XI. "Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketako sari banaketa.

17:30ean: Baztartxo antzokian, Kutxak babesturik, haurrentzako "Andersen, ahatetxo itsusia" antzezlana. Sarrera doan.

17:30ean: Azkoitiko Parrokian, Kutxak babesturik, Donostiako Ereski Abesbatza mistoaren emanaldia.

22:00etan: Gurea Udal Probalekuan, SAN ANDRES IDI DEMA SARIA. KINTOPEKOAK

ENAITZ OLIDEN - GONZALO ELGEZABAL - LASKI - OLASAGASTI


23:00etan: Herriko plazan, GOZATEGI taldearekin dantzaldia.


ABENDUAK 3, ASTELEHENA

21:00etan: Gurea Udal Probalekuan, SAN ANDRES IDI DEMA SARIA. KITOPEKOAK

MUGURUZA - RAFA ALEGRIA - ARATZ OLIDEN - PATXI ARZADUN

ABENDUAK 4, ASTEARTEA

22:00etan: Gurea Udal Probalekuan, SAN ANDRES IDI DEMA SARIA. KINTOPEKOAK

BIXKIAK - PATXI ILLARRETA - Rte. ZUBI ONDO



Utzi iruzkina: