Etxean esnatu naiz gaur, aurreko egunetan Tartun edo Vilniusen esnatu izan banaiz ere. Galduta bezala aurkitu naiz, izara baten azpian, inora ere ez begira eta begiak irekita. Bart gaueko ametsa gogoratzen hasi naiz, ez da ametsa izan. Edo bai,10 egunetako ametsa. Ametsetako leku batean ametsetan, benetako ametsetan. Amets batean zehar bidaiatu dugu, azafata eta guzti, turbulentzi eta guzti. Guztia eman eta asko jaso dugu, nik behintzat. Hitzak; musikatuak, paperean idatziak. Zenbat esan nahi duten, zenbat lortzen duten, zenbat lortu dugun. Baltikoan bainatu ditugu hitzak eta olatuak bihur...
Aupa danoi!! Honen atzetik doan testua ez da euskal literaturari edo kulturari ekarpen bat egiteko, nire autore eskubideak aipatu nahi ez dudan lekuren batetik igaroz, aurpegian barre egin didaten plagiatzaileei nirea dena erreklamatzeko baizik. Nire kalkuluen arabera 6000 € inguru behar nituzke jada boltsikoan. To poesia etilikoa: MUXI-AK BARATZURI ZOPETAN Errepublika Baltikoetan galdera existentzial ugari datorzkigu burura: nor gara? zein da eneldoaren psikotropikotasunaren zioa? nora goaz? nork muxikatuko ditu Cristaren esku epelak? nondik gatoz? Zopa ugari bai, bai...
Etorri ginen eta bagoaz. Urruzunotarren lehen geltokia atzean uztear, hegoalderantz egiteko txanda heldu da, askok mapan ondo kokatuko ez lituzketen hiru herrialdeetatik bigarrenera. Lau egun bete izan dira Estonian, Tallinngo Alde Zaharra turista berriez eta mota guztietako ostatuz beteta. Eta estonieraz dena. Hogei urte bete ditu Urruzuno lehiaketak, orduko irabazleen sasoian egungoak jaio barik zeuden. Bitartean ehunka gazte urruzunotar, gipuzkoarrak gehienak, bizkaitarrak gainontzeko ia guztiak, arabar, nafar eta lapurtar bakanak, beti gutxiegi. Inoiz baino urrunago heldu gara...