Sua nahi, Mr. Churchill?
Aupa danoi. Baten batek pentsatuko du, gaur bi artikulu gehituta, "Santxo hau seko aspertuta zebilek", ba bai, klase bakarreko egun hauek benetan aspergarri egiten dira (enbidia pixka bat emateko azken komentario hau). Azken aldian irakurri dudan libururik onena, ipuin-liburua zehazki, Sua nahi, Mr. Churchill? Koldo Izagirrerena, denontzat gomendagarria. Hona ipuintxo baten zatia:
"...— Gorde ezak indar pixka bat itzulerako, etor hadi heu orain txopara!
Eta zutitu egin nintzen. Tu egin zuen Engelsek, arraun bat utzi eta bestearekin okerrera eraginda jausarazi egin ninduen, gutik egin zuen ez banintzen gazira joan. Lehen bezain mutu jarraitu zuen berriro zuzendurik, irri egiten zuela ahapean.
— Marx zaharrak dioenez... iraultzaren txalupak... patroi ona behar dik... arraunlaria bizkarrez baitoa helburura...
Iraultzaren txalupa! Maiakovski aipatzen zidan zakil hark!
— Horregatik hartu behar dik arraunlariak patroiaren lekua aldian behin... lajanak! ..."
Gehiago nahi duenarentzat, liburu osoa irakurgai hemen:
http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=narr65
Iruzkinak
Utzi iruzkina: