Nire barruko tximeletak

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-09-22 23:05

"Nik ere tximeletak ditut nire barruan" esan diot gaur lagun bati. Atzo, mila hitz aitortu gura eta, besarkada mutu batez soilik agurtu nuen. Berak bakarrik esango zukeen erantzuna eman dit, beti bezain bera: "Utziezu libre hegan egiten".  

Nire buruari, hori egiteko Manual de instrucciones bat ote dagoen galdetzen ari nintzaionean, tximeleta horien kilimak sentitzea txarra ote den galdetu dit. Txarra ezetz, erantzun diot, baina joño; hainbeste kili-kili sortzen dituzten tximeletak erregalatu dizkizutenak urrun baldin badaude... malo.

Eskerrik asko hain kili-kili xarmantak sentiarazten dizkidaten tximeletak oparitu dizkidazuen guztiei; urrun egon arren, inoiz baino kili-kili gehiago sentitzen baititut. Beti ere, nire barnean.    

 alaine

 


Utzi iruzkina: