"Emparedados vivos"

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-12-21 10:12

Gaur, Aintzin Aroko Historian geundela mundua erori zait. Bai bai, mundua. Guk barre egin genion "curo" edota "cerdito" astoa seinalatuz esan zituenean, barre (lo ez geunden uneetan)...Emparedados vivos...Eta gaur konturatu naiz neskatxa-amon-heldu hark esan ziguna ez zela gaztelar hizkuntzarekiko zuen jakituria ezatik etorri, ez ez, ongi esan zuen!! Bai bai, Emparedados vivos!!! Erromatar hauek seko erotuta zeuden, Obelix filosofoak behin baino gehiagotan esan bezala, eta heriotz zigorra ematean oso originalak ziren. Besteak beste, kondenatua zaku handi batean sartzen zuten oilar, katu eta txakur batekin, zaku hau Tiberrera bota, eta animalia gaixo haiek (gizakiak barne) bereak eta bi egiten zituzten sufrikariotik ihes egiteko; Bremengo hiru musikariek (txerritxoa Rigan geratu zen) gizon/emakumeari hesteak ateratzen eta begiak jaten bukatzen zuten. Baina goazen harira.

Emparedados vivos...Zer esango zenukete horma baten ondoan zutik jarri eta zure muturraren aurrean tabike bat egingo balukete, bi hormen artean ezin aterata geratuz?

Ba horixe...emparedados vivos...


Utzi iruzkina: