bilaka...

urruzuno06 1456153496706 Urruzuno-06 | 2006-10-04 12:00

Osatu dugu azkenean, kostata, baina osatu dugu. Sortu dugu, zehatzagoak izateko. Bidaian bilaka eta bilaka aritu ginen, baina ez ginen konturatu kontua ez zela bilatzea, sortzea baizik. Izan ere, nola aurkituko genuen esistitzen ez zen zerbait? Nola ikusiko genuen artean sortu gabe zegoen zerbait? Ezinezkoa.

Bihurritzat hartu genuen, saltserotzat. "Arbusto" artean bilaka aritu ginen, kaleetako zirrikituetan barrena, Baltiko itsasoan, tabernetan... baina ez zen inon ageri. Ez ginen konturatu sortu ezean ez genuela aurkituko eta aurrera jarraitu genuen.

Eta amaitu zen, amaitu zen hasi ere apenas egin ez zen hura. Baina amaierak hasiera bat dakarrenez, ezin esan hasia amaitu zenik, hazia hazten hasi zela baizik. Honela sortu zen sortu gabe zegoen hura. Honela, besterik gabe, sortu egin zen. Orduan, bilatu ere egin gabe gugana etorri zen, aurkitu egin genuen; bilatu gabe. Hortan datza guztiak, bilatu gabe aurkitzeak, eta ez alderantziz.

Sortu bilatua eta aurkitu sortua dagoena; bilatu, beraz.

Ongi etorri!


Utzi iruzkina: