American Graffiti

urretxuaitor 1456153488781 Nahi Dudan Guztia | 2008-02-21 09:16

Gaurkoan azpaldiko pelikula batetaz hitz egingo dizuet, American Graffiti 1973ko pelikulari buruz. Bertan benetan gertaturiko istorio bat kontatzen da. Bost gazte americarren gaztaroko azkenengo udarako azkenengo parranda kontatzen da. Gau hori ta gero, bakoitzak bere bidea hartuko du, eta betirako bananduko dira.

 

Gazte guzti horietan garai hartako karakteristikoena John Milner gaztea da. Bere lagunek aurrera egiten dutela ikusten du, eta berak betikoa izaten jarraitzen du. Revelde sin causa bat dela esan genezake. Bere autoarekin karrera ilegalak egiten ibiltze da, eta herriko mito bat da.

Pelikula amaieran kontatzen digu bakoitzaren bizitza nolakoa izan zen, eta azkenik esaten digu, John Milner atoko talka batean hil zela.

Pelikula nahiz eta zaharra izan, oso ona da. Bertako musika, aktore eta ekintzak oso ondo irudikatzen dute gizarte amerikarra nolakoa zen 50. eko hamarkadan. Gehien gustatu zaitena, pelikula osoan zehar aitu daitezken kantak dira, guztio horiek mito bat baitira. Horrelako filmak benetan politak dira, eta ez gaur egun egiten dire "fantasmada" horiek. Efekturik gabeko filmak dira politak.

 

Horrez gain, kanta honek loquillo abeslariari kanta bat egiteko inspiratu zuen. kantaren izena, nola ez, John Milner da.

Besteik gabe, danoi animatzen zaituztet mito hau ikustera.


Utzi iruzkina: