Udazkeneko koloreak
Urmaelean urak lasaiak direla pentsetan dabenik egongo da, baina udazkenarekin batera urazalean marroi, gorri, naranja eta horiak isladatzean... bertoko odol hotzeko ugarazixoari sugartxoa pizten jakola entzun dot.
Edurretan be, hotzen hotzaz, behatzak erretan sentitu dauenik ezagutuko dozue, ezba?
Ba antzerako zeozer gertatzen ei jako ugarazixoari, uraren umela ez dala nahikoa bere odola fresko eta hotz gordetzeko udazkenaren kolore beroen ikuspegiagaz.
Apoak inoiz esan ei dau: zelan berotu leixo odola koloreak zuzenean ikusi barik? Urmaelak azpijokue eitten deutsola ez da konturatzen ala?
Baina ugarazixoak berean, ez dala burujokua sentimentua baino; islada ez dala zetan guzurre izan behar; koloreak kolore direla beti ere... eta hau eta bestie.
Nor gure jabe, bihotza edo burue?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: