Euskal herria bizikletaz!!!bidaiatu kirola eginez!!!

urdaiabai 1456153459679 URDAIBAIKO MUNDUA | 2007-11-09 14:11



Euskal Herritik atera gabe egun batzuetako zeharkaldia egin nahi duenari, primeran etorriko zaio kaleratu berria den Euskal Herria bizikletaz liburua. Bizibidaiariek egindako gida edo argitalpena da eta, Mikel Bringas liburuaren egileetako batek aitortu duenez, «liburu hau bizikleta gainean bidaiak egiten hasi nahi duenari nahiz ibilbide berriak nahi dituen bizikletako bidaiariari zuzenduta dago».

Euskal Herria bizikleta gainean ondo ezagutu nahi dutenentzat ere aproposa da, edo baita euskal geografia hobeto ezagutu nahi duten kanpotarrentzat ere.

Bi urte eta erdi behar izan dituzte bizibidaiariek liburu hau egiteko. «30 etapa guztira, eta horietako bakoitzak 39,3 kilometro eta 749 metroko igoera du batez beste. Euskal orografiaren ezaugarriak kontuan hartuta, exijentzia fisiko handia eskatzen duten bide zatiak saihesten ahalegindu dira. Horregatik, etapa gehienak ibilbide erosoetan egiten dira, zakutoak beteta izanda ere.

Etapen %99 bizikletaz egin daiteke eta horien %81 trafikoa oztopo ez den lekuetatik. Mikel Bringasek aipatu duenez, «etapa amaierak aterpetxe edo kanpin baten inguruan dira, erreserbak merke antzean egiteko aukera emanez». Etapen deskripzioek egoki orientatuko dute bidaiaria: fitxa teknikoa; etaparen aurkezpena eta marrazki bat; ibilbidearen mapa, interesguneen helbideak... Haur, gazte eta helduentzako, edonorentzako liburua da, eta Donostian edo Donostialdean egin daitezkeen ibilbideak ere topa daitezke bertan.


Utzi iruzkina: