16 Urte

unaiperea22@gmail.com 1618741675603 Unairen txokoa | 2021-05-12 09:24

unaiperea22@gmail.com 1620804322762

16 urte betetzerakoan, kirola egitea edo egiten jarraitzea oso garrantzitsua da, eta arruntena ere bai. Kirol asko dauden bezala, errugbia existitzen da, eta adin honetan honi buruz hitz egitea oso garrantzitsua iruditzen zait.

Lehenik eta behin, aipatzea gustatuko litzaidakeen gaia da ea zergatik den garrantzitsua adin honekin kirola egitea. Hasteko, kontuan izan behar da nerabezaroan asko esperimentatzen dugu, gauza berriak gertatzen dira, bihotz-mina, ikasketak… Pixka bat denetarik dugu eta despejatzeko edota gure frustrazioak etab kanporatzeko oso garrantzitsua da kirola egitea; bestela familiarekin eta lagunekin ordaintzen ditugu gure haserreak nahigabe. Nire ustez, gure ingurukoekin pagatzea min horiek gauza larria da, baina ez da guztiz gure esku edo kontrolpean dagoen zerbait; beraz, kirolean aska ditzakegu libreki. Errugbia da, nire ustez, hoberena horretarako, eta zergatia jakitea nahiko duzue ziur asko. Bada, erraza da erantzutea.adibidez, aipagarria da errugbian batasuna eta errespetua sustatzen direla, eta hori oso garrantzitsua da gure inguruan dauden pertsonekin ditugun arazoak ekiditeko. Bestalde, badaude pertsonak zeintzuk fisikoki kanporatu behar duten haien amorrua eta errugbian, agian, kontaktu intentsiboa duen kirol bat denez, eroso egon daitezke. Hori gutxi balitz, errugbian 15 jokalarik osatzen dute talde bakoitza eta posizio edo rol bakoitza pertsonalitate eta fisiko batera dago egokitua; beraz, denek dute aukera kirol hau praktikatzeko.

 


Utzi iruzkina: