ULIA erakusteta urrian / Exposición Ulia a través del tiempo (octubre 2025)

Erakusteta: Ulia urteetan zehar.
Noiz: 2025eko urrian
Non: Okendo Kultur Etxea
-------
Exposición: Ulia a través del tiempo
Cuándo: Octubre de 2025
Dónde: Casa de cultura de Okendo
===========================
Uliako Auzo Elkartea 1975ean sortu zen, udalak auzoko ia etxe guztiak bota nahi zituenean. Donostiako Udalak 1972an onartu zuen Uliako Plan Partzialak 102 edifizio eraitsi nahi zituen (1500 etxebizitza guztira) Saguesen, Zemorian, Uliako mendi-magalean, Ategorrietan eta Intxaurrondo Zaharrean.
Gure auzo-elkartea Donostiako udalean erregistratu zen lehenengoa izan zen. Orduko hartan elkarteak lortu zuen Sagueseko etxeak ez botatzea; eta ez hori bakarrik, Sagues urbanizatzea ere lortu zuen, ordura arte zulo handiz betetako aparkaleku erraldoi hutsa baino ez zen Sagues.
Gero, 50 urte hauetan hainbat ekinbidetan murgildu gara Ulia Ategorrieta auzoko azpiegitura hauek lortzeko:
- Anbulatorioa (Nafarroa etorbidekoa).
- Okendo kulturetxea.
- Manteo Frontoia.
- Bigarren hezkuntzako institutua (Zubiri-Manteo).
- Ulia Mendia parke gisa kalifikatzea.
- Ulian lege urbanistikoa betearaztea udalarekin elkarlanean.
- Auzoko lehen kabinete psikopedagogikoa. Bertan sei emakume psikologo hainbat urtetan lanean aritu ondoren, zerbitzua desagertu zen horretarako erabiltzen zen txaleta bota zutenean. Iturritxo tabernaren parean zegoen eta Ategorrietako errotonda egiteko bota zuten. Pena!
- Dantza-taldea.
- Umeentzako pintura tailerra.
- Helduentzako pintura-gela.
(Ikusi: Rodriguez Catalán, Teresa G. Díaz) - Gau eskola.
- Yoga.
- San Joan gaua
- Egur taila.
- Jubilatuen etxea (ile-apaindegi eta dispentsarioarekin).
- 2003an-edo Uliako kostaldean dagoen Murgita Kala (Ilurgieta edo Irurdieta ere deitua) desagertzear egon zen, ur zikinak garbitzeko gune porlandu eta kirastun bihurtzekotan egon zen. Baina bere xarma guztiarekin dirau orain arte
- Manteo Kiroldegia.
- Rodil-Zorroaga autobusa.
- Bisitak Buskando eta Soroborda ur-biltegietara (2013, Ura Donostian,
- Udal mintegietako parkea zabaltzea.
(2013, 2015 jaia parkea, 2015 jaia Lorebaratzak, 2016 zuhaitzak, 2016 apirileko loreak, 2019 landareak, 2019 beldarrak...) - Lore-Baratza proiektua mintegi zaharrerako.
- Uliako isas labarrak gune babestua (2015)
- Uliako etxe dotoreen katalogoa (2017).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: