SOS Manteo plataforma: Manteo eta Zemoria parkeak berde nahi ditugu !

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2023-05-10 00:00

kepa.sarasola@ni.eus 1684138361193

Manteo eta Zemoria parkeak berde errespetatzeko testu hau atera du SOS Mateo plataformak (Twitter: @SOSmanteo; email: sosmanteo@gmail.com):

SOS Manteo plataforma Gros auzoko zenbait bizilagunek osatzen dugu, batez ere Nafarroa etorbidekoak eta baita inguruko kaleetakoak ere, bakoitzak bere joera politikoekin (edo apolitikoekin), eta mobilizatu egin gara auzoaren aurkako azken hirigintza-harrapaketa deritzogunaren aurrean:
Hasteko, Mariaren Bihotzean eta Pio X.an hezkuntza-zentro izan zirenak hotel bihur zitezen plangintza aldatu zen, saihesbiderako Marrutxipiko lotune berriarekin, Groserako trafiko-fluxua biderkatuko da, eta, orain, pulamentuzko berdegune bakarra gabe utzi nahi gaituzte, hau da, Manteoko eta Zemoriako parkeak, non 60 urte inguruko 100 zuhaitz baino gehiago zenbatzen diren, horien ordez fundazio pribatu batentzat eraikin bat ipintzeko, Basque Culinary Centerrena (Culinary, lagunentzat) hain zuzen. Eta hau guztia auzokoak kontuan hartu gabe.


Bada, bizilagunok esaten dugu: NAHIKOA DA. Ez dugu Manteoko lurzoru publikoa lagatzerik nahi erabilera pribatukoa izango duen eraikin bat ezartzeko. Plan Orokorrak ezartzen zuen esparrua ekipamendu komunitarioak hartu behar dituela “izaera publikoko multzo bat” osatuz, eta hau berdeguneari eragin gabe egin zitekeen (gaur egungo aparkalekuaren azalera erabiliz, Institutuaren ondoan). Culinaryren eraikinak areagotu egingo ditu Gros auzoak jasaten dituen turistifikazio-arazoak, higiezinen espekulazioa (putre-funtsak barne), gentrifikazioa eta abar, bai eta bero-boladak eta eremu urbanizatuei eragiten dieten klima-aldaketaren gainerako inpaktuak ere.


Proiektua trakzio-eragile ekonomiko eta “estrategiko” gisa saldu da, eta, beraz, administrazioek diru publikoko milioika euro agindu dizkiote. Hori horrela bada, ez al litzateke estrategikoagoa hiri-birgaitzea, ekonomia eta gizartea biziberritzea, eskatzen duen hiriaren zatiren batean kokatzea? Kokapen alternatiboen adibideak ez dira falta Donostian: Illunbeko multzoa (hutsa eta harekin zer egin ez dakitena), Martuteneko agustindarren ikastetxe zaharra (okupazio-arazoak dituena), Herrerako Rich fabrika zaharra, Altzako Eraikuntzaren Institutu zaharra...


Culinaryk kokapen zentrikoagoa nahi du, zioen Eneko Goia alkateak: ba hor ondoan Mariaren Bihotzaren ikastola zaharraren eraikina dago, hau ere hutsik. Bide batez, ez dezagun ahaztu, Tabakaleraren goiko aldea, LABe” Culinaryrena dela; ez omen da nahikoa zentrikoa...


Grosera itzulita, ez zaigu gustatzen auzoari eman dioten norabidea. Gure bizi-kalitatea berreskuratu nahi dugu, auzoa gero eta bizigarriagoa izan dadila. Eta auzoaren bilakaeran eragingo duten erabakiak bizilagunak partaide eginez hartzea eskatzen dugu.


Duela urtebete inguru, zalaparta handiz iragarri zuten nolakoa izango zen Culinaryren Groseko eraikin berria, Danimarkako arkitekto batzuek diseinatutakoa. “Dena erabakita dago, hiritar, ez duzu zer eginik” aditzera ematen zuten. Desinformazio hutsa: dena erabakitzeke zegoen oraindik. Besteak beste, hirigintza-izapide guztiak garatzeke zeuden.


Harrezkero, hiriko talde politikoekin harremanetan jarri gara, eta erantzuna Udalaren martxoko Batzar Orokorrean Okendo Aldeko Plan Bereziaren bozketak islatutakoa izan da:

- ALDE (berdegunea suntsitzearen alde): EAJ eta PSE.

- AURKA:
Elkarrekin Donostia (Podemos-Ezker Batua) eta PP.
- ABSTENTZIOA: EH Bildu.


Gogoan izan dezagun gure botoa hautestontzietara sartzera joatean.


Baina gure lana ez da maiatzaren 28an amaituko eta ekintza ezberdinen bitartez eskatzen jarraituko dugu: MANTEO ETA ZEMORIA PARKEAK BERDE NAHI DITUGU!


Utzi iruzkina: