Prentsaurrekoa: "50 urte Donostiaren alde" (asteazkena, 2023-07-12, 10:30)
PRENTSAURREKOA
Eguna: 2023/07/12
Ordua: 10:30AM
Lekua: Batzar aretoa, 0. solairua, Okendo Kultur Etxean.
Hizlaria: Félix Soto, Uliako Auzko Elkarteko lehendakaria.
Uliako Auzo Elkarteak atsegin handiz gonbidatzen ditu hedabideak datorren asteazkenean, hilak 12, 10:30etan Okendo Kultur Etxean egingo den prentsaurrekora. Ekitaldi honetan Manteo eta Zemoriako parkeen defentsan urrats garrantzitsu bat iragarriko dugu, 50 urte baino gehiago daramatzagun borroka donostiar osoaren mesedetan.
Aldez aurretik eskertzen dizugu ekitaldi garrantzitsu honetan parte hartzeagatik. Haren estaldura eta zabalkundea ezinbestekoa izango da Manteo eta Zemoria parkeen defentsan egindako borroka eta lorpenak ezagutzera emateko
Hau da prentsaurrekoan banatu den testua:
50 URTE DONOSTIAREN ALDE
1970eko hamarkadan, Sagues-Ulia-Ategorrietako biztanleok asaldatuta ibili ginen behin baino gehiagotan, legalitatearen eta guztion ongizatearen ikuspuntutik ulertezinak ziren orduko erabakiengatik, lurzoruaren ondare publikoaren, paisaiaren eta eraikitako hiri-ondarearen aurka egiten baitzuten. Geroago, hirugarren milurtekoa iritsita, erasotuak sentitu gara berriro, ondare publikoko parkeak eta berdeguneak lurzoruaren espekulazioaren bazka bihurtzen saiatzen ari dira, erakunde pribatuei emandako emakiden bidez: hasieran ULIAKO MINTEGIEN PARKEA izan zen, eta orain, Gros-Uliako MANTEO ETA ZEMORIA parkeak
Udalbatzarekin elkar ulertzea lortu genuen 1972an jada, Uliarako Plan Partziala adosteko izan zen. Orduko plan harek Uliako hegoaldeko mendi-magal osoan eraikinak egin nahi zituen, gailurreraino, eta, horretarako, lehendik zeuden etxebizitza guztiak eraitsi nahi zituen, 1.000 etxebizitza baino gehiago, Sagues eta Mirakruz gainaren arteko guztiak (Sagues-Zemoria-Ulia-Ategorrieta-Intxaurrondo). Orduan Aireko Teniente Koronel bat zen udalbatzaren burua. Berrogeita hamar urte geroago, antzeko gaiak direla-eta, gaur eguneko udalbatza batek nola ez digu ulertuko inolako eragozpenik gabe? Nola ez ulertu ikusarazten badiogu PARKE ETA BERDEGUNEETAN EZ DELA ERAIKI BEHAR? Nola ez ulertu, indarrean dagoen legediak herritarrak, Ulia-Grosekoak barne, babestu egiten baditu? Nola ez ulertu, ULIA-ATEGORRIETAn EZ BADIRA BETETZEN hirigintzaren aldetik berdegune eta gune libreak babesteko ezarritako proportzioak? … eta nola ez ulertu erakusten badiegu ez dutela kontuan hartzen onartutako nazioarteko protokolo guztiak?
Horregatik, milaka donostiarrekin batera, Manteoko Plan Berezi hori guztiz desegokia eta legez kanpokoa dela aldarrikatzen dugu. Baina legezko gabeziak dituen plan horri aurkeztutako bi mila alegazioei ez zaie erantzun arrazoiturik eman.
Geroago alternatibak aurkeztu behar izan dizkiogu planari (honetan ere erantzunik jaso gabe), eta epaitegietara jo behar izan dugu justizia ematera ausar daitezen, babesten gaituen legalitate instituzionala ezartzen ez den bitartean behintzat.
Azkenik, dei bat egiten diegu Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta Udalari, onartutako Plan Berezia kontraesanean baitago erakundeen propagandarekin:
• Eusko Jaurlaritza: «Euskadiko Itun Berdea», «Bien Comun», «Auzolana».
• Foru Aldundia: «Gipuzkoa Berdea».
• Udala: «Partaidetza».
Iruzkinak
Utzi iruzkina: