(Sinadurak) MANTEO DONOSTIA: Ondare publikoaren ESPOLIAZIOARI EZ
Sinadurak biltzeko eskaera bat zabaldu dugu Interneten (change.org), erabilera pribatuko eraikin bat eraikitzeko lurzoru publikoaren lagapena geldiaraztea eskatzen da. Hona hemen arrazoiak:
- Donostiar guztien ondare publikoa, erabilera pribaturako ematea, Gros auzoan eredu elitista bat ezarriz.
- Gros auzoan geratzen den berdegune bakarra kentzea.
- Herritarren parte-hartzerik gabe, ondasun publiko baten etorkizuna erabaki ahal izateko aukerarik ez dago, auzoko premien azterketa batean oinarrituta.
- Gainera, eraikin berriak inguruko zuhaitz guztiak desagertzea eragingo du, kutsadura akustiko eta atmosferiko handiagoa sortuko du, baita aparkatzeko arazoak ere, bertara auto gehiago erakarriko baititu.
PRENTSAKO INFORMAZIOAREN ARABERA:
“Manteo berrantolatzeak, gainera, 5200 metro karratu berdegune baino gehiago sortzea ahalbidetuko du, auzoko defizit historikoetako bat.”
Baina:
Egungo AZALERA BERDEA: 13.215,16 metro karratu.
gertuko den AZALERA BERDEA: 5.229,33 metro karratu.
Gurekin ados bazaude, sinatu hemen:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: