BCC-Manteoz: EHBildu, ELKARREKIN eta Pacma kontra, EAJ, PSE eta PP ez ziren agertu

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2023-05-26 09:06

kepa.sarasola@ni.eus 1685088907494

Atzoko ekitaldira gonbidatuta zeuden udal hauteskuneko hautagaiak. Auzo elkartetik galdetu zitzaien ea Culinary edifizioa Manteo parkean egitearen alde dauden. Erantzunak:

  • EAJ-PNV, PSE eta PP ez ziren agertu.
  • EHBildu-k (Markel Ormazabal), ELKARREKIN-ek (Lidia Muñoz) eta Pacma-k (Asier Esparza) kontra egingo dutela diote.
    EHbildu koalizioak ez dago BCC egitearen kontra. Koalizioareb arabera ondo iruditzen zaio proiektua, baina ez da lursail horretan eraiki behar

Bukaeran, Felix Sotok konfirmatu zuen auzo elkarteak errekurtsoa aurkeztuko duela udalak hartutako erabakiaren aurrean. Indarrean dagoen Plan Orokorra ez baita errespetatzen. Manteo Zemoria parkeetarako plan alternatibo bat aurkeztu dela gogoratu, eta hau galdetu zien ordezkari politikoei: "Udalean Manteoko lur horien zesioa bozkatuko denean, BCCren edifizioa egiteko, zein izango da zuen botoa?"
Erantzunak:

 

  • EAJ-PNV:       ez zen azaldu
  • PSE:               ez zen azaldu
  • PP:                 ez zen azaldu
  • EH BILDU:     "Ez dakit, koalizio mailan erabaki beharko dugu"
  • ELKARREKIN: Kontra bozkatuko luketela
  • Pacma:             Kontra bozkatuko luketela

Publikotik galderak izan ziren auzoko hiritarren parte hartzeari buruz eta zinegotziek auzoetan duten presentzia faltari buruz. Oramzabelek gogoratu zuen 2011 eta 2015 bitartean udalak donostiarren parte hartzea sustatu zuela. Auzokideen parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuten hiru ordezkariek.

 


Utzi iruzkina: