Argazki-lehiaketa: Uliako landareak / Concurso de fotos: plantas de Ulia

kepa.sarasola@ni.eus 1627736740514 Uliako auzo-elkartea | 2015-08-17 02:12

Cristina Enea Fundazioak, Foto Ikatz-ekin batera, Uliako flora eta landarediari buruzko argazki-lehiaketa antolatu du. Bidali argazkiak abuztaren 24a baino lehen

Ulia_argazki_lehiaketa3 irabazleek honako sari-sorta jasoko dute:
· FOTOIKATZ-en eskutik 40 x50 zm-ko argazkidekorazioa.
· Bi pertsonentzat menua Merendero de Ulía jatetxean.
· Argazki liburu sorta.

OINARRIAK:
· Argazkiak Ulia mendian ateratakoak izan behar dira.
· Argazkien gutxieneko tamaina 1MB.
· Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzake.
· Argazkiak egilearen datuekin batera, 2015eko abuztaren 24a baino lehen bidali behar dira eposta honetara: uliazentroa@donostia.eus

 

xabier

Uliako Landareriari buruzko argazki lehiaketaren emaitzak noiz emango dituzuen jakin nahi nuke, ez baitut orain arte lehiaketaz inolako berririk izan. Aio eta laster arte!


Utzi iruzkina: