SARRI
Badakit ezaguna dozuena, baina gozatu eizue...
Harmen kainoiak haien gorputzen aurka
Harmen kainoiak haien gorputzen aurka
zuzendurik daudela jakinaren gainean
aitamen baserrietatik irten, aterdiak
zabalik utzi eta badoaz
ibarretan behera, biderik gabean bezala
belarra zapalduaz, atramadak saltatuaz.
Urratsik gelditu gabe joanen dira beti,
oroimin zaharren bat begietan,
eta, hala suertatuez gero, zergatik hiltzen diren
zehaztu gabe hilgo dira, hitz hil
isilean, beren herriagatik ez balitz
beren duintasunagatik.
Ondoren omenaldi apal bat...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: