Gelaburuen akta 2011-12-01

uhegurasoak 1456153426533 UHE Gurasoak | 2011-12-14 21:35

Etorritakoak:

  • 0-1:

◦      Idoia Torregarai (Elefanteak)

  • 1-2:

◦      Alain Urizar (Astoak)

◦      Mari Jose Aizpurua (Behiak)

◦      Xabier Zudaire (Txitoak)

  • 2-3:

◦      Gorka Aierbe (Tximeletak)

◦      Nora Izagirre (Txerriak)

◦      Antonia (Manttangorriak)

 

Ezin etorriak: 0-1eko beste bi geletan oraindik ez dira gelabirerarik egin eta ez dago ordezkaririk.

 

0.GAI ORDENA

 

1.   Haur Eskolako proiektua. Gelaburuen protokoloa. Gelabileretatik eratorritakoa.

2.   Zuzendaritza Batzordea. Proiektuaren zabalkundea.

3.   Formazioa.

4.   Jolasen trukea.

5.   Gurasoak euskaldundu egitasmoa.

6.   Auzolana.

7.   Norberak lekarkeena

 

 

1. Haur Eskolako proiektua. Gelaburuen protokoloa. Gelabileretatik eratorritakoa.

 

·       Gelaburu berriei iazko ikasturtean adostutako Gelaburuen protokoloa banatu eta aurkeztu zaie:

 

1) Zertarako gela-buruak?
- Gurasoen iritziak, kezkak eta abar bideratzeko..
- Haur eskolaren parte izateko. Etxea eta haur eskolaren arteko tartea murrizteko.
- Ordezkaritza ordenatu bat izateko Zuzendaritzan.

 

2) Noiz izendatu:

- Lehengo Gela bileran: borondatez edo zozketaz / Ordezkaria eta ordezkoa
- Lehengo Gelaburuen bileran: borondatez edo zozketaz / Etapa ordezkariak/ HITZ AHOko ordezkaria.

3) Noiz bildu:

- Ohikoak: urtean 3 aldiz. Gela bileren ondoren.
- Ez-ohikoak: edozein gela-buruk deituta.
- Aste beteko epearekin deituko dira, gai-ordena eta dokumentazioa pasako delarik.
- Akta hartuko da.


4) Eskubide eta betebeharrak:
Eskubideak:
  - Hitz egiteko eta bozkatzekoa.


  - Bilerak deitzekoa.


Betebeharrak:
  - Bilerara agertzea.

 

·       Haur Eskolako proiektua. Laburpen bat egiten da hiru oinarriekin:

 

o   1. Haur Eskolan etxean bezala:

§  Haurretan oinarritutako proiektua da.

§  Etxetik bertarako aldaketa traumatikoa ez izatearen garrantzia.

§  Gurasoen papera garrantzitsua.

§  Formazioaren garrantzia, bai guraso eta bai hezitzaileentzat.

o   2. Elikaduraren garrantzia:

§  Bertako sukaldea.

§  Produktu ekologikoak eta bertako produktuak.

o   3. Erabakiak hartzeko kontsensua, lau hanketako mahaia:

§  Udaletxea

§  Udarregi

§  Hezitzaileak

§  Gurasoak

 

·       Gelabileretatik eratorritakoa.

 

o   Nora Izagirrek (Txerriak) azaldu du aurtengo egokitzapena nahikoa konplexua izan dela, hezitzaile bat eta bi geletako laguntzaile bat izan dutelako.

 

Bestetik, guraso batzuk kexu dira gertatu izan delako egokitzapena bukatuta 7:30etatik-9.30etako tarte horretan adibidez haur bat 4 hezitzaile desberdinekin egon delako. Beste kasu batzuk ere egon dira haurrak hezitzaile askorekin egon direlako. Hau da, zertarako egin egokitzapena gero hezitzaile desberdinekin egongo badira?

 

Gorka Aierbek (Tximeletak) ere adierazten du beraiek ere egokitzapena egin dutela gero haurrak joango ez diren orduetan eta beste hezitzaile batekin. Gelaburuok egokitzapena oso garrantzitsua dela ikusten dugu, baina erreferentziazko pertsonekin egin behar dela.

 

Bestetik, aipatu izan da haurrak uzteko unean eta adibidez, negar batean zaudenean, guraso batzuk ez dutela jaso hezitzaileen aldetik laguntza handiegirik. Hau da, jarrera “goxoa” bota dute faltan 1-2 geletan.

 

 

 

Gelaburuen proposamena:

1.     Gelabilerak gurasoen partehartzea bultzatzeko planteamenduarekin egin behar dira.

 

 

 

2. Zuzendaritzaren egoera. Proiektuaren zabalkundea.

 

·       Zuzendaritzan (Udaletxea, Udarregi, hezitzaileak eta gurasoak) Haur Eskolako proiektuaren berrikusketa egin dugu eta txukundu egin behar da azken bertsioa. Bestetik, Udarregiko Artezkaritzatik gonbidapena egin digute gurasoak bertan egoteko. Onartu egiten dugu gonbidapena.

 

·       Proiektuaren zabalkundeari dagokionez, pentsatu behar dugu nola iritsi guraso guztiengana (egiten denaz gain. Hau da, ate irekien eguna eta matrikulazioan ematen den informazioa). Ideia batzuk agertzen dira bileran:

 

o   Power point bat egitea eta bigarren gelabileran gurasoei jartzea eta horri buruz hitz egitea.

o   Emailing bat egitea ikasturte hasieran guraso guztiei power pointarekin.

 

 

Gelaburuen proposamena:

1.     Artezkaritzara Alain Urizar (Astoak) joango da.

2.     Gurasoen emailak jasoko ditugu urtarrilerako.

3.     Bigarren gelabilererako power pointa egin eta tarte bat izan hori erakutsi eta eztabaidatzeko.

 

 

3. Formazioa

 

·      Arduradun bat behar dugu gai hau koordinatzeko.

 

·      Iaz bezala, urtarrilean zerrendak irekiko ditugu gurasoek nahi dituzten formazioak eskatzeko.

 

·       Ekolapikok proposatu digu hitzaldiak, bixitak eta taillerrak egitea. Aurreikusten dugu zerbait egitea aurrerago beraiekin.

 

·       Haur Eskolatik ez da aurreikusten beste urtetan egindako Ipuinen eta Kantu tailerra egitea.

 

·       Masaje ikastaroa dagoeneko Anbulategitik bideratzen da, beraz, guk ez dugu antolatuko.

 

·       HITZ AHO guraso eskola:

 

o    Ordezkari bat behar dugu bertako bileretara joateko eta egin beharreko eskaerak bideratzeko.

o   Iaz gurasoei galdetutako zerrendatik hartuta, Psikomotrizitateari buruzko ikastaroa antolatu dugu abenduaren 12 eta 13an. Asmoa horretatik psikomotrizitate gaia lantzeko taldea sortzea litzateke.

o   Hurrengo  bilera abenduaren 19an izango da, 18:00tan. Horretara Idoia Torregarai joango da.

 

Gelaburuen proposamena:

1.     Urtarrilean formazioen zerrendak jarriko ditugu geletan.

2.     Urtarrilean ohar bat pasako da gurasoen artean formaziorako eta HITZ AHOko ordezkaria izateko.

 

4. Jolas trukea ekimena

 

·       Proposamena gelaz gela jolasak trukatzea da.

 

·       Nora Izagirrek proposatzen du jostailuak ekartzea gelako aktibitate bat bezala izan daitekeela. Hau da, txokolatearekin egiten den bezala, ba norberak etxetik jostailuak ekarrita.

 

·       HITZ AHOk abenduaren 17rako jostailuen truke eguna antolatu du eta hori indartu genezakeela ere ikusten dute gelaburuek.

 

Gelaburuen proposamena:

1.     Noraren proposamena hezitzaileei helaraztea.

 

 

5. Gurasoak euskaldundu ekimena.

 

·       Ideia haurrekin batera euskaldunak ez diren gurasoak ere euskalduntzen joatea da.

 

·       Ekimen hau ez dugu ikusten guk bideratzeko, eta Euskara teknikariarekin komentatzea ikusten da ea nola ikusten duen berak ideia hau.


Gelaburuen proposamena:

1.     Euskara teknikariari aipatzea.

 

 

6. Auzolana

 

·       Ekimen honen ideia da gurasook ez dugula dena exijitu behar, baizik eta guk ere zerbait eman behar dugula. Horrela, Haur Eskola ere “gurea” egiten dugu pixka bat gehiago, iaz patioaren pintaketarekin gertatu zen bezala.

 

·       Haur Eskolako Verok jakinarazi digu aurten lagundu dezakegula gelak margotzen. Ideia gustatu zaigu eta horretaz gain, gurasoen artean galdetu dezakegu ea gurasoren bat prest dagoen zerbait gehiago eskaintzeko: musika egiteko, ipuinak kontatzeko, esku-lanak egiteko.ea.

 

Gelaburuen proposamena:

1.     Verori gelak margotzearen ideia luzatuko diogu Ikastolaren egunerako (ekainaren hasiera)

2.     Urtarrilean gurasoei ohar bat pasako diegu eskatuz ea inor prest dagoen goian aipatutako gauzaren bat edo besteren bat egiteko.

 

 

7. Norberak lekarkeena

 

·       Aktak onartu ondoren geletan jarriko dira eta horretaz gain, blog bat irekiko dugu eta jakinarazpen eta ohar guztiak bertan sartuko ditugu. Alainen esku bloga sortzea.

 

·       GUre emaila ere erabili daiteke: uhegurasoak@gmail.com

 

 

Hurrengo bilera: ez badago beste zerbait tartean, bigarren gelabilaren ondoren egingo dugu.


Utzi iruzkina: