ZER DA AMA IZATEA?

udalatxeko-sorginak 1456153419348 UDALATXEKO SORGINAK | 2008-01-20 18:08

Amaren prototipoa

altzairuz dago egina:

seme-alaben zerbitzuko

langile nekaezina.

Hezitzailea, erizaina

ta sukaldari fina

kalean inor ez dena

baina etxeko erregina...

nik beti izan dut kanpoan

ere izateko grina

gaitasun eta ametsek

erdi bana eragina

zer den ama izatea?

norberak daki, jakina!

ama bat dugu barruan

baina ez ama berdina.

 

Oihane Perea


Utzi iruzkina: