NATURAKO LANA2 ( DBH 2 )

No profile photo u | 2022-03-18 13:05

Emen zulo beltzari eta ozono geruzari buruz egindako lan bat dugu.

 

( Ander )

ZULO BELTZAK

Zulo beltza dentsitate ikaragarri handia duen objektu astronomikoa da. Ekarpen-indar handi horren ondorioz, ezerk ezin du indar horretatik ihes egin. Argia eta atomoak ere xurgatzen ditu. 

Zulo beltza zenbat eta handiagoa izan orduan eta indar handiagoz erakartzen du inguruan dagoena.

 

Oso bolumen txikian material kontzentrazio handia dagoenean sortzen dira zulo beltzak. Adibidez izar bat lehertzean leherketa horren ostean izarraren energia eraldatu egiten da eta bat-batean inguruan dauden planetak eta izarrak  beregana erakartzen hasten da. 

( Oier )

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sortzen direnean ozonoa sortzen da, ozono bakoitza O3  molekula bakoitzekin dago osatuta.

Atmosferako ozono kantitate gehienak atmosferan sartzen diren izpi ultramoreek sortarazten dituzte, eta estratosferako 10-50 km-ko garaieran erreakzio fotokimikoa sortzen dute. Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira. 

 

(Oihan)

Petrolioa

 

Herrialde ekoizle nagusiak: Saudi Arabia,Estatu batuak eta Errusia dira. 

 

Petrolio kantitate ugari saltzen ditu industrializatutako herrialde handietara, hala nola 

Txina, India, Hego Korea, Japonia, Italia eta Frantzia.

Beste erosle batzuk Turkia, Espainia, Grezia, Hegoafrika dira, besteak beste. 

 

Petrolioa itsasoan edo itsasotik hurbil dauden harri sedimentarioetan sortzen da.

Honako erregaiak sortzen dira: gasolina, kerosenoa, gasolioa eta parafina. Horietako batzuk ibilgailu motordunek erabiltzen dituzte. Petrolioak ere baditu beste erabilera batzuk industria kimikoan, adibidez, plastikoen fabrikazioan.

 

Petrolioaren abantailak:

Merkea da

Erabilpen asko ditu

Gerorako gorde daiteke

Energia iturririk erabiliena da garraiatzeko erraza delako.

 

Petrolioaren desabantailak:

Oso kutsakorra da

Ez da biodegradagarria

Uretan ezin da disolbatu

Baliabide berriztaezina da

Energia iturri eskasa

Istripuen ondorioz arrainak hil

Itsasertzak suntsitzen dituzte.

 

Petrolioa ez da amaituko,hain zuzen,zenbait aditu dioenez 

 

   oraindik ere barrena beste 40 urterako erreserbak geratzen omen dira egungo teknologiaz.







Utzi iruzkina: