EZEKIELEN OHAR KRITIKOA ( DBH 2 )

No profile photo u | 2022-03-18 13:16

Liburu bat irakurri ondoren ohar kritiko bat idatzi genuen.

 

( Ander )

Ezekielek 14 urte ditu eta nerabetasunean dago sartuta; etxean ama eta arrebarekin bizi da. Bestalde, bere koadrilan musu bat eman nahi diote neska bati eta horretarako apustu bat egiten dute, zerrenda bat egiten dute gustatzen zaizkien nesken izenekin. Ezekielek pentsatzen du gauzak gaizki aterako direla.

Koadrilan 4 dira: Leo, Ola, Etxe eta Ezekiel (Ros).

Lokal bat dute eta egun guztia bertan pasatzen dute.

 

Gazte hizkera erabiltzen da, beraz entretenigarria da eta oso arina egiten da. Engantxatu egiten zaitu, gustura eta gogoz irakurtzen da, amaieran huts bat egiten badizuere. Gauza interesgarriak azaltzen dira eta entretenituta edukitzen zaituzte.

Espero ez nituen gauzak azaltzen dira, adibidez Etxe marikoia izatea, Leo Ezekielen arrebarekin maitemintzea…horregatik irakur erraza egin zait.

Sentimendu asko azaltzen dira: maitasuna, gorrotoa, adiskidetasuna…

Nerabeentzako liburua da, elkarrizketa asko, gazte hizkera eta neska eta mutilei buruzko gauzak.

( Oier )

1.Nire ustez Ikusezin historioko pasarte garrantzitsuenak edo geihena inpaktatu nauenak ondorengo hauek izan dira:

 

  • Azterketa bat egiten ari zirenean MM-k gure pertsonai protagonistari azterketa aldatzeko esaten dio eta honek ezetz esaten dio. Horregatik, hurrengo atxedenean MM eta bere bi lagunak pertsonai honengana joaten dira eta bere amaiketakoa hartzen dio, bokadiloa hegaluzearena zenez lurrera botatzen du. 
  • Gure protagonista MM eta bere lagunetaz jarraitua da eta ezkutatzea erabakitzen du. MM-ek laister aurkituko dio eta bere gainean erlauntza bat duenez eskua sartzea erabakitzen du horrela spiderman bezala super-podereak lortuko zituela pentsatuz. Baina ez zen horrela eta gainera MM grabatu egin zuen bere mugikorrarekin.
  • MM bullinga egiten ari zaio gure protagonistari eta bere irakaslea horretaz jabetzen da eta MM-ri lepotik eusten dio pasilora botatzeko. Irakasleak bulinga jaso zuelako txikia zenean.

2. Nire ustez errealitatean gauza asko gertatzen dira  gu jabetzen ez garenak, baina nik uste gure lagunen artean olakorik ez dela gertatzen. Irakaslearena errealitatean gertatzen da, bat gauza txarrak egiten ari bada hori kompontzen saiatzen delako.

3.Dragoia irakaslea da, eta honek inor ez dela berari gauza txarrik egiten esaten du eta horrez gain dragoi bat du tatuatuta bere txikitako markak ez ikusteko bulinga egiten zioten eta. Liztorrak MM eta bere lagunak dira denbora guztian gure protagonistaren atzetik dabiltzalako. Benetako liztorrak bezala. Protagonistak ikusezin izateko gaitasuna berreskuratzen du irakasleak MM-ri pasilora bota ziolako eta horregatik pentsatzen du ikusezina dela inorrek ez diolako ezer egiten irakaslea dagoelako ondoan eta bera ez da horretaz jabetzen.

 

( Oihan )

EZEKIEL 

 

Edukia: 

Ezekiel 14 urteko nerabe bat da. Ama eta arrebarekin Mariarekin bizi da. Koadrilan bera eta beste 3 lagun daude: Etxe, Leon eta Ola; eta denak ari dira beti nesketan pentsatzen.

Ezekieli, ikastolako proiekturako bere adineko neskarik ederrenarekin tokatzen zaio lan egitea; Elenarekin. Askotan gelditzen dira Elenaren etxean proiektua egiteko eta beraien harremana sendotzen dute. Bitartean, lagunekin apustu bat egina du; eta beraien adiskidetasuna hozten du lehia sortuz. 

 

Balorazioa: 

Ezekielek bere nerabe-prozesua kontatzen digu eta zer sentimendu edukitzen dituen momentu diferenteetan. Bestalde, elkarrizketa asko daude; horregatik, eleberri hau arina egiten da. Halere, nahiko paragrafo luzeak dauzka eta momentu batzuetan nekagarri bihur daiteke. Bukaeran gehiago jakiteko gogoz uzten zaitu. 

 

Pertsonaiak ondo daude hautatuta; ekintzak nahiko errealak dira. Horregatik, gazteentzako liburu egokia izan daiteke.

 

 

(Oihan)

EZEKIEL OHAR KRITIKOA:

Ezekiel eta bere kuadrilla neska kontuetan murgiltzen dira eta apustu bat egiten dute. Ondoren, gauzak okertzen hasten dira; lagunen artean sekretuak sortzen dira eta haien arteko harremana kaltetzen ari da. Bestalde, Ezekieli gelako neskarik politenarekin lan bat egitea egokitzen zaio. Zer gertatuko ote da?

Ulergarria eta arina da, izan ere, idazleak gaur egungo hizkera erabili du. Elkarrizketa asko daude, intrigazkoak eta entretenigarriak. Esaldiak  laburrak dira; horregatik irakurterraza da. Liburua kapituluetan banatuta dagoenez, ez da astuna egiten.

Bestalde, sentimendu asko islatzen dira: maitasuna, haserrea, adiskidetasuna, tristura… Ekintzak oso interesgarriak dira eta Ezekiel eta bere kuadrillak gaur egungo gazteen izaerak oso ondo islatzen dituzte. Etxe, Ezekielen lagun bat, oso isila da eta ezin da jakin zer sentitzen duen. 


Utzi iruzkina: