HAIZEAREN ONDORIOAK
Bertan aizearen ondorioei buruz egindako testu bat dugu.
Haizearen ondorioak
-Landarerik gabeko eskualdeetan, haizearen eragina bikoitza izaten da. Alde batetik, zenbait alderdik beren osagai finak galduko dituzte, eta beste alderdi batzuetan, osagai horiek metatu egingo dira.
-Euri garaian, ura sakangunearen erdialdean pilatzen da, eta horrela sortzen dira putzuak. Baina, zatikiak bai osaeraz bai tamainaz heterogeneoak badira, zatiki finenak desagertu eta neurri askotako haitzak geldituko; hala, basamortu harritsu bat osatuko da.
-Bigarren kasuan, zatikiak leku jakin batean pilatu arte eramaten dira herrestan, eta hala lodiera handiko geruzak osatzen dira. Zatikien eta ingurunearen arabera, bi egitura mota sor daitezke: materialak hareatsuak badira, erg izeneko hondar eremua sortzen da, gainaldean dunak dituena; aldiz, zatikiak buztintsuak badira, loessak sortzen dira.
-Haizeak arrastan daramatzan materiala elkar jotzen dute batzuetan, eta, besteetan, oztopoekin topo egiten dute; talka egiten dutenean energiaren parte bat igortzen dute. Horrek bi ondorio izan ditzake.
-Alde batetik, zatikiek elkar jotzen dutenean biribildu egiten dira eta gainazala higatzen zaie; hala gertatzen da, basamortuetako harearekin.
Beste alde batetik, higitzen diren zati horiek bidean aurkitzen dituzten oztopoak ere higatzen dituzte. Prozesu horri korrosio esaten zaio.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: