GUTUNAK ( DBH 4 )

No profile photo u | 2022-03-18 13:30

Hemen gure gutunak ikus dezakezute, DBH 4 an nola idazten dugun ikusteko.

Oier Urbizu Zurutuza

Lukusin Plaza, 10

20240 Ordizia

Gipuzkoa

 

Jakintza ikastolako jangelako arduraduna

Gernikako Arbolaren Etorbidea, 74

20240 Ordizia

Gipuzkoa



Jangelako menu begetarianoa

 

Arduradun agurgarria: 

 

Oier Urbizu naiz, DBH4-ko ikasle bat, egunero etxera joaten naiz bazkaltzera eta beti oso larri ibiltzen naiz denborarekin, bazkaltzeko ez didalako denborarik ematen. Hori dela eta, Jakintza Iikastolako jangelan izena ematea nahiko nuke, horrela, bazkaltzeko denbora gehiago izango dudalakoan. Halere, kontua da, begetarianoa naizela eta ez dudala arrainik edo haragirik jaten.

 

Hori dela eta, ikastolan bi menu  eskaintzea proposatu nahiko nizuke, eta ezin bada hori egin  arraina edo haragia eskaintzen ez duzuen egunetan joan naiteke.  Halere, hori ez da nahiko nukeen irtenbidea, esan bezala, oso estu ibiltzen bainaiz. 

 

Dietistek eta nutrizionistek diotenaren arabera, jateko modu hau ondo jarraitzen bada, dieta orekatu bat izan daiteke. Dieta hau jartzen baduzue nik uste dut ikastolako jende gehiagok emango duela izena eta diru-sarrerak handitzeko aukera izango duzuela. Eta, gainera, ingurumena gehiago zainduko dugu.  

 

Zure erantzunaren zain, agur.

 

Oier Urbizu Zurutuza

Ordizian, 2021eko azaroaren 12an.

 

(Oihan)

Oihan Altolagirre                                                                 

Majori Plaza, 7                                                                                                               20240 Ordizia                           

Oihan Altolagirre Ordiziako banku antolantzailea

 

Gipuzkoa                                                                                 





ELIKAGAIEN-BAKUA

 

Herritar agurgarriak: 

 

Egoera honen aurrean, zuen laguntza behar dugu arazo larri bat dugulako, azkenaldian jende gehiago dago janari beharrean, horregatik zuen laguntza beharko dugu. Lagundu nahi baduzue, elikagaien bankura etorjoan zaitezkete izena ematera.

 

Elikagaien bankua jendearen beharretarako prestatuta dago, kasu honetan janaria da beraien beharra. Horregatik prestatzen dugu elikagai banku bat beraien beharrak asetzeko.

 

Hori dela eta, Horregatik zure laguntza beharko genuke, horrela ez dugu arazorik izango jaunaren premia guztiak konpontzeko.




Nire proposamena kontuan izango duzulakoan, adeitasunez, agur.

Ordizian, 2021eko azaroaren-12an

 

Ander Telleria Imaz

Done petri kalea, 1

Gipuzkoa, Ordizia 20240

 

SEXISMOA

 

Arduradun hori:

 

Gaur goizean nire etxeko postontzian begiratu dudanean, zuen jostailuenkatalogo batekin topatu naiz, begirada bat eman diot eta harriturik geratu naiz islatzen zuen sexismoa zela eta. Hori horrela, horri buruzko gogoeta eginarazteko idaztea pentsatu dut.

 

Haur baten bizitzan garrantzsi handikoak dira jostailuak, funtsezkoak, horiekin ikasten baitute gizartearen eta munduaren funtzionatzeko modua; beraz, neskentzako eta mutilentzako rolak eta jostailuak bereizten dituen katalogo batek eragin negatibo handia izan dezake etorkizuneko errealitatean. Beraz, katalogo aproposena litzateke berdintasuna eta askatasuna islatzen dituena, hau da, jostailu guztiak haur guztientzat aproposak direla erakusten dituena eta inolako bereizketarik egiten ez duena.  

 

Proposamena kontuan izango duzuelakoan, adeitasunez, agur, 

 

Ander Telleria Imaz

Ordizian, 2021eko azaroaren 1ean

Sinatuta




Utzi iruzkina: