NATURAKO LANA ( DBH 2 )

No profile photo u | 2022-03-18 13:18

Gaur egungo kutsadurari buruzko lanak ditugu emen.

( Ander )

EURI AZIDOA

Euri azidoa euri kutsatua da, hau da, H2O eta fabriketako kutsaduraren(SO2 eta NO2) ondorioz sortutakoa.

Lainoetan H2O, lantegiek SO2 eta NO2 botatzen dute eta lainoetara joaten da, lainoetan H2O eta SO2 eta NO2 juntatzen dira horren ondorioz HSO3 eta HNO3 sortzen dira, hori euri azidoa da.

Euri azidoak natura suntsitzen duela esan dezakegu; basoak erre, erreketako ura kutsatu...

Gizakiak eragin handia du euri azidoarekin,izan ere, guk kutsatzen dugu ura(H2O) fabriketako kearekin(NO2 eta SO2),garraioak erabiliz(CO2).

( Oier )

BEROTEGI EFEKTUA

Karbono doxidoa da berotegi efektuaren eragile nagusia. Gizakia existitzen denetik gas honen konzentrazioa oso handia izan da 2018-tik. Honen ondorioz lurreko temperatura igo egin da gutxigora behera 1,5ºC, honek eragin asko eduki ditu; adibidez: 

 

  • Glaziarrak urtu
  • Lehorte handiagoak
  • Eguaraldi aldaketa nabariagoak
  • Animali asko desagertu

 

Honen aurka ez badugu ezer egiten lurreko T igotzen joango da. Zientzialariek gogoratu dute 2100. urterako tenperatura 1,5 gradu igoz gero, klima aldaketaren eraginez izandako hondamendiak ugariagoak izango direla. 

 

(Oihan)

Zer da?

Berotegi-efektua atmosferaren beheko geruzetan dauden gasek Lurrean eragiten duten berotzea da.

Nola sortzen da?

Berotegi-efektua gizakiak tximinietatik eta kotxeetatik botatzen dugun CO2- arengatik sortzen den txapela moduko bat sortzen da. Horren ondorioz, eguzkiaren argi-izpiek CO2- aren txapelarekin errebotatu eta Lurrera joaten dira eguzki-izpiak normalean baino bero gehiago sortuz.

 


Utzi iruzkina: