16 URTE ( DBH4 )

No profile photo u | 2022-03-18 13:10

Emen gure iritzia irakusten dugu nerabezaroen bizitzari buruz.

( Oier)

 

Bada adin bat non bizitza beste modu batera ikusten duzun, hau normalean 16 urterekin izaten da. Batzuk futbolean ibiltzen dira, beste batzuk saskibaloiean eta beste batzuk festetara joaten dira. 

 

Bada adin bat non ikastera ohitu behar duzun geroz eta azterketa gehiago dituzulako. Bada adin bat non zure gorputzak lotsa ematen dizun garatzen ari zarelako eta besteak ez. Hau normalean oso zaila izaten da, zure gorputzari maitatzeko, baina zure burua den bezalakoa maitatzen ikasi behar duzu, horrela askoz hobeto biziko zarelako eta ez dituzulako horrenbeste arazo edukiko. Gainera, zu zeu baitzara zure buruarekin bizitza osoan egongo den bakarra eta nork zainduko eta maitatuko du norbere burua hobeto norberak baino!

 

Ume bat bere lagunak baino azkarrago garatzen hasi zen, honek ez zuen bere gorputza maite eta ez zen gustura sentitzen. Hortaz, ez zen lagunekin ateratzen; halere, egoerari bira eman eta bere gorputzari maitatzen hasi zenean, ateratzen hasi zen. Norbere burua onartzea da bizitzako sekretuetako bat, baina norberaren fisikoarekin eta izaerarekin bakean egoteko bide bakarra. 

 

(Ander)

“16 urte”

 

Bada adin bat, non rol bat aukeratu behar den, non batzuk astebururo festara joaten diren, beste batzuek beraien artean isilean, besteei ezer esan gabe geldituko diren eta batzuek kalera ateratzeari utziko dioten

 

Bada adin bat, eguna futbolean pentsatzen pasatzen duzun, futbolari garrantzi handia ematen diogu eta mundu horri esker lagun berriak egiten diren. Astean hiru entrenamendu eta partidu bat izaten ditugu; horrez gain, gutxienez lau bat partidu ikusten ditut, errealak jolasten duenean eta beste talde handiek jolasten dutenean.

 

Bada adin bat, noiz ikasketei garrantzi handia eman beharra dagoen, beste gauzak murrizten doazen batez ere gehiago kostatzen zaizkizun ikasketei denbora gehiago eskaintzea komenigarri den garaia da. Aro bat non gehiengoa partikularretan sartzen diren eta askori laguntza handia ematen dien.

 

Bada adin bat, non gau osoa mugikorrarekin pasatzeko gai garen, nahiz eta denbora galtze handia dela jakin eta, gaur egun teknologiaren erabilera izugarri handitu dela helduek esan beharrik gabe era badakiguN, baina halere desberdin ez izateko korronteari jarraitzea erabakitzen dugun edo izokinaren antzera kontra egitea erabaki behar dugun.

 

Gauzak asko aldatzen dira adin batetik aurrera.

 

 


Utzi iruzkina: