Kurrikulumak 2.0

txurrunbillo 1456153409801 Txurrunbillo | 2007-01-17 19:50

Lan bila zabiltza? zure burua modu on eta pertsonalean azaltzea nahi duzu? ba... grabatu bide bat eta sarean eskegi!
Lana aurkitzeko modu berri bat jarri da martxan: nork bere bideoa grabatu, bakoitzaren bertuteak azalarazten eta sarean ipini, ondoren enpresaren batera heltzen dela ziurtatu.
Jende asko hasi da honelako bideoak egiten lana aurkitzeko eta youtube eta google video bezalako web orriak lagungarri dira.
Hori bai kontuz ibili! txantxetan hartuko dizute batzuek hagian; hori gertatu baitzitzaion Aleksey Vaner estatubatuarrai: bere bideo jarri zuen interneten lana aurkitzeko, baina, antza denez nahiko bide xelebrea egin zuen. Lana aurkitu ez eta gainera interneteko "txiste" bihurtu da, behintzet ezaguna egin da ez?

Lana behar baduzu nik ez nuke horrelako bideorik egingo, baina jendeari funtzonatu dio ta...zergaitik ez, probatu dezakezue.


Utzi iruzkina: